Bilboko Bankuaren egoitza
Bilboko Bankuaren egoitza Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen eraikin bat da.
Bilboko Bankuaren egoitza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Zazpikaleak | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′N 2°55′W / 43.26°N 2.92°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1868 |
Inaugurazioa | 1868 |
Erabiltzailea | Banco Bilbao Vizcaya Argentaria 1988 Banco de Bilbao 1868 - 1988 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Severino Atxukarro Eugène Laval |
Estiloa | Beaux-Arts (en) |
Ondarea | |
EJren ondarea | 168 |
Kokalekua
aldatuBilboko Zazpikaleetan dago, San Nikolas plazaren 8. zenbakian, eta San Nikolas eliza eta Zazpi Kaleetako geltokiaren alboan.
Historia
aldatuBilboko Bankuaren lehenbiziko egoitza izan zen.
Eraikitze-lanak 1865 eta 1868 artean egin ziren. Planoen arkitekto arduraduna Lyongo Arte Ederren Eskolako ikasle izandako Eugéne Lavalle frantziarra izan zen eta Henri Labrouste Bordeleko Ospitale Nagusia bere obrarik garrantzitsuena izanik. Mende amaieran, 1898an, Severino Atxukarrok azkeneko handitze-lanak egin zituen, eraikinari gaurko forma emanez.
Eraikinak oinplano angeluzuzena, sotoa, bi altuera eta txapitula-formako hirugarren solairu bat du. Barnekaldean angeluzuzen formadun patio bi ditu. Kanpoaldea harlanduzko harrizkoa da, alboko fatxadetan adreilua izanik. Estalkia, mansardas eta arbel beltzeduna, ez-ohikoa da Bilboko iraikinetan.
-
Eraikina.
-
Atea.
-
Xehetasuna.
-
Xehetasuna.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- Bilboko Bankuaren egoitza. Bilbaoarquitectura.com (Gaztelaniaz)