Artikulu hau Portugaleteko enpresaburu eta politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txabarri».

Victor Francisco Txabarri Salazar (Portugalete, 1854ko abenduaren 23a-Marseille, 1900eko martxoaren 29a) enpresaburu eta politikari bizkaitarra izan zen, Labe Garaien aurretikoa zen La Vizcaya enpresaren sortzailea zena[1].

Victor Txabarri
Victor Txabarriren omenezko bustoa Bilbao-Concordia geltokian Irudi gehiago

Gorteetako diputatua



Erresumako senataria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVíctor Francisco Chávarri Salazar
JaiotzaPortugalete1854ko abenduaren 23a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMarseilla1900eko martxoaren 29a (45 urte)
Familia
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaLiejako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, enpresaburua eta industrialaria
Lantokia(k)Madril

Biografia

aldatu

Txabarri 1854an Portugaleteko Alde Zaharrean jaio zen. Liejako Unibertsitatean ikasi zuen, non 1878 Ingeniaritza bukatu zuen[2].

Hogei urteko epealdian enpresak eta trenbideak eraikitzeaz gain, meatzaritzarako eta higiezin-negozioak eratu zituen. Enpresetatik politikara pasa zen, Espainiako Gorteetan ordezkaria izanik. Bere garaietako pertsonaiarik nagusienetarikoa, erregeak Trianoko markes izendatu zuen.

Hain zen boteretsua ezen honela idatzi baitzituen Juan Antonio Zunzunegik "La quiebra" bere eleberriaren pertsonaia baten berbak[3]:

« Zuek uste duzue Jainkoa Txabarri bezala dela; goizean bulegora doala eta, paperak ikusi bitartean, idazkari esaten diola: "Gaur euria egingo du; Belostikaleko Mauriziori loteria egokituko zaio; Ollerietako andre gizen hura hil egingo da, eta kale garbitzaile begibakarra baztangak joko du…" »

Burmuineko kongestioak 1900. urtean Marseillen hil zuen. Portugaleteko Udaletxearen ondoan Miguel Blay eskultoreak bere omenezko oroitarria egin zuen, Parisko 1905eko Nazioarteko Erakusketan urrezko domina irabazi zuena.

Erreferentziak

aldatu
  1. Alonso Olea, Eduardo J. (2005). Víctor Chávarri (1854-1900). Una biografía. Donostia: Eusko Ikaskuntza ISBN 84-8419-003-X..
  2. Anduaga Egaña, Aitor. (2007). Victor Francisco Chavarri y Salazar. in: Auñamendi Entziklopedia. Eusko Ikaskuntza.
  3. Portugaleteko Udaletxearen webgunea

Bibliografia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu