Goldea, nekazaritzan, lurra prestatu eta mugitzeko erabiltzen den tresna bat da, hazia erein aurretik. Pikotxa eta aitzurraren bilakaeratzat har daiteke. Hasiera batean, pertsonek goldetik tiratzen zuten; ondoren, idiek edo mandoek, eta, toki batzuetan, zaldiek. Egun, traktoreek ere lan hori egiten dute. Goldatzeak porositatea areagotzen du, landareen hazkuntzaren mesedetan, lurra mugitzean lurrunketa bidez ura galdu eta lur apur bat higadura bidez galtzen den arren, eta, gerta litezkeen euriteek, lurrari emandako ongarri eta mantenugaiak garbitzen dituzte, galerak sortuz.

Goldearen eskema
1: habea
2: kakoa
3: erregulatzaile bertikala
4: hortza
5: zizela
6: nabarra
7: belarria
Zaldiek tiratutako goldea

Golde tradizionala erromatar goldetik dator, golde-gider eta golde-mutur batez osatuta dagoena. Lehenak gidatzeko balio du; bigarrenak, lurra apurtzeko.

Rotherham goldea Ingalaterran eraiki zen 1730ean. Haren hiruki formak errazago tiratzen zuen, eta zaldiek tiratzeko askoz hobeto egokitu zen. Joseph Foljambe herbeheretarrak eraiki zuen eta fabrikazio industrialaren hasiera adierazten du.

Traktoreek tiratutako goldeak aldatu

Golde modernoenak traktore bati lotuta doan xasis bati lotuta doaz. Erabat metalezkoak dira. Behealdean, golde bakoitzak atal aldagarria du (erabilerak higatzen baitu), bere formagatik "enara" izena hartzen duena.

Golde zehatzak aldatu

Hainbat lanetarako golde bereziak ere badaude:

  • Landatzailea: haziak ereiteko.
  • Satorra: lan sakonetarako erabilia (50 zentimetro baino gehiago).
 
"Satorra"
  • Belarria: alboan orri handi bat du, lurra albo batetara mugitzen duena.
 
Belarria
  • Belarri bikoitza: aurrekoaren oso antzekoa, baina bi orriduna.
  • Marrazak: golde bakar bat, metro bat baino gehiagoko orri horizontal batekin, gainazaleko lanetarako erabilia.
  • Diskoduna: bere diskoen bidez, lurra ebaki eta iraultzen du, baita bertan aurki daitezkeen sustraiak ere.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu