Trailu
Trailua nekazaritza tradizionaleko tresna bat da, abereek tiraturik larrainean garia jotzeko erabilia[1]. Ohol zabalez egindako narra moduko bat da, beheko aldean burdinazko hortz modukoak edo harri zorrotzak ezarririk dituena[2].
Funtzio bertsuko beste adiera batean, esku trailua edo trailu zigorra, irabiurra izendatzeko modu bat ere bada.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
- ↑ «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).