Goiena.eus
(«Goiena.net» orritik birbideratua)
Goiena.eus (aurretik Goiena.net) Goiena Komunikazio Taldeak kudeatzen duen atari digitala da, euskara hutsezkoa. Debagoiena eskualdea osatzen duten Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñati udalerrietako albisteak biltzen ditu. Horrez gain, blog komunitate bat ere badu, guztiak ere euskaraz.
Goiena.eus | |
---|---|
Mota | webgune eta komunikabide |
Fitxa teknikoa | |
Gai nagusia | gizarte, Ekonomia (en) ![]() |
goiena.eus | |
![]() ![]() |
Historia aldatu
2003ko abenduaren 2an sareratu zen.
Helburuak aldatu
Goiena.eus-en helburu nagusiak hurrengoak dira:
- Gertutasuneko informazioaren sorkuntza eta hedapena.
- Debagoiendarron topaleku izatea.
- Euskara bultzatzea eta indartzea.
Blog komunitatea aldatu
2007ko uztailean 123 blog zituen, komunitate geografikorik handiena izanda Euskal Herrian.