Gilbert eta Ellice uharteak
Gilbert eta Ellice uharteak (ingelesez: Gilbert and Ellice Islands) antzinako kolonia britainiarra izan zen, Ozeano Bareko mendebalean, erdian, ekuatorearen bi aldeetara. Hogeita hamazazpi atoloiz eta uhartez osatua da. Zati batean gaurko Kiribati errepublika (hiriburua: Tarawa) hartzen zuen, eta Tuvalu uharteak (hiriburua: Fongafale). Koral eta fosfato multzo bat den Ozeano uhartea izan ezik, garaiera txikiko uhartez osaturik dago uhartedia. Uharte gehienak oihanez estaliak daude (kokoa). Esportazio nagusiak kopra eta Ozeano uharteko fosfatoak dira.
Gilbert eta Ellice uharteak Gilbert and Ellice Islands | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1892 – 1976 | |||||||||
Britainiar kolonia | |||||||||
| |||||||||
Ereserkia [[Fitxategi:God Save the Queen|280px]] | |||||||||
![]() | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Tarawa | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Dirua | Libera esterlina | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | ingeles | ||||||||
Historia | |||||||||
|
Historia
aldatuLehen uhartea, Nikunau, 1765ean aurkitu zuen J. Byron-ek; gainerako uharteak Gilbert eta J. Marshall kapitainek aurkitu zituzten 1788an. Lehenago, beharbada, espainiarrek ikusiak zituzten uharte haiek. Britainia Handiak bere babespeko uhartedi egin zuen 1892an, eta 1915ean bereganatu zuen kolonia moduan. Ellice Uharteak 1975ean banatu eta 1978an erabat independizatu ziren Tuvalu izenaz; Gilbert Uharteek 1979an lortu zuten askatasuna, Kiribati izena harturik.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/4/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.