Tarawa
Tarawa Ozeano Barean dagoen atoloi bat da eta bertan Kiribatiko hiriburua dago (Hego Tarawa izenekoa). Uhartea Bigarren Mundu Gerran Tarawako gudua bertan borrokatu zelako da famatua.
Tarawa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2 m |
Mota | Atoloi |
Azalera | 31,02 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 1°26′N 173°00′E / 1.43°N 173°E |
UTC ordua | UTC+12:00 |
Honen parte da | Gilbert Uharteak |
Estatu burujabe | Kiribati |
Island group of Kiribati | Gilbert Uharteak |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Leku geografikoa | Gilbert Uharteak |
Geografia
aldatuTarawa 24 irlatxo nagusik osatutako atoloia da; gutxienez haietako zortzik biztanleak dituzte.
Teinainano hiriburu
aldatuAskotan Kiribatiko hiriburutzat atoloi osoa jotzen bada ere, zehatzago esanda atoloiko hegoaldea osatzen duten irlatxo-katea da, Teinainano edo South Tarawa[1] izenekoa. Uhartexka-lerro hau Bonrikitik (atoloiko hego-ekialdeko bazterra) Betioraino (hego-mendebaldeko bazterra, hau bereizita) doa, hegoalde osoan zehar. Gaur egun gaineko pasabide batek Bairiki eta Betio lotzen ditu eta lehenago uhartexka bereiziak zirenak orain bakarrean bilduta daude Hego Tarawa osoaren lur-eremuan. Azpimarratzekoak:
- Bairiki herria; garai batean estatuko hiriburuari dagozkion eraikin administratiboak hemen besterik ez bazeuden ere, gaur egun adibidez Parlamentua Ambon dago (Bairiki eta Bonrikiren artean). Hori dela eta, hiriburuaren izen ofizial osoa Teinainano Urban Council (TUC) da.
- Bikenibeu, herririk handiena eta estatuko zenbait eraikinen kokalekua.
- Bonrikiko aireportua, atoloi osoan bakarra.
Irlatxoak
aldatu- Abanuea (ozeanoaren korronte aldakorrengatik 1999tik urpean).
- Abaokoro
- Abatao
- Bairiki (irlatxoa)
- Betio; hemen ere badaude estatuko administrazioko zenbait bulego.
- Bikeman uhartea (ozeanoaren korronte aldakorrengatik urpean).
- Biketawa
- Bonriki
- Buariki
Herriak
aldatuDemografia
aldatu28.802 biztanle zituen 1990ean[2]. Biztanleria gehienbat mikronesiarra da, kiribatiar taldekoak hain zuzen. Populazio hau gehiegizkoa da uhartearen baliabideetarako eta bizilagunek kanpotik ekarritako laguntza jasotzen dute, batez ere Erresuma Batua, Japonia eta Zeelanda Berriak bidalitakoa.
Administrazioa
aldatuTarawa atoloiak hiru udal-administraziotan banatuta dago:
- Teinainano Urban Council (TUC), ingelesez South Tarawa izenez ere ezaguna eta arestian esan bezala estatuko hiriburua zehatz-mehatz esanda.
- Betio Town Council (BTC), Betio uhartetxoan.
- Tarawa Ieta edo North Tarawa ("Ipar Tarawa"); Bonrikitik iparraldera dauden uhartetxo guztiek osatuta.
Historia
aldatuThomas Gilbert, East India Company izenekoaren kapitaina izan zen Tarawara heldu zen lehen europarra; 1788ko ekainaren 20an izan zen.
Britainiar Inperioaren barruan "Gilbert eta Ellice uharteak" izeneko koloniako hiriburua izan zen.
Biagrren Mundu Gerran japoniarrek atoloia okupatu zuten; 1943ko azaroaren 20an Tarawako gudu odoltsuaren hasiera izan zen. Egun horretan AEBetako marine asko hil zuten bertan lurreratu zirenean. 76 orduko borrokaldiaren ostean AEBetako tropek atoloia kontrolatu zuten; bi armadetako 6000 bat hildako egon ziren.
Ekonomia
aldatuBetio uhartetxoan atoloiko portu nagusia dago; bertatik kopra eta perlak esportatzen dira batez ere.
Estatuko administrazioa eta aireportuaz gain irakasle-eskola bat ere badago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaraz "mastaren behean" eta "Hego Tarawa" esan nahi dute hurrenez hurren.
- ↑ Gaur egungo biztanleak 50000 bat izan daitezke; ikus alemanezko wikipedia adibidez.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Tarawa on The Web - Batailari buruzko webgunea.
- (Ingelesez) Batailari buruzko beste webgune bat.