Unión Deportiva Logroñés

UD Logroñés» orritik birbideratua)

Unión Deportiva Logroñés futbol talde errioxarra da, 2009an Logroño hirian sorturikoa Club Deportivo Vareak 2.B mailan zeukan tokia erosi ondoren.

Unión Deportiva Logroñés
Sorrera2009
Futbol zelaiaLas Gaunas
edukiera: 16.500 lagun
inaugurazioa: 2002
PresidenteaEspainia Félix Revuelta
EntrenatzaileaEspainia Sergio Rodríguez
Liga2. maila RFEF
2022-231. maila RFEF, 18.a (II multzoa)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

1967an Club Deportivo Varea izenarekin sortu zen taldea. 2009an Bigarren B mailara igo zen. Egun batzuk geroago Félix Revuelta enpresagizonak erosi zuen eta izena aldatu zion, Unión Deportiva Logroñés bihurtu zen orduan, talde berria osatuz.

Era berean Club Deportivo Varea birsortu zen eta erregional mailan abiatu zuen ibilbidea.

Unión Deportiva Logroñés taldea Bigarren B mailan hasi zen jokatzen eta 2018-19 denboraldian bigarren egin zuen. Errege Kopan bi aldiz iritsi da final 1/16-ak jokatzera, 2015-16an Sevillak kanporatu zuen eta 2019-20an Valentziak. 2020an azkenean lortu zuen Bigarren Mailara igotzea, finalderdietan Castellón penalti jaurtiketetan gaindituta.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
CD Varea
     
 
 
 
UD Logroñés
     
 
 
 
2020-2022

Datuak aldatu

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. mailan: 1
  • Denboraldiak 2. B mailan: 11
  • 1. maila RFEF: 2
  • 2. maila RFEF: 1
  • Denboraldiak 3. mailan: 0
  • Ligako posturik onena: 2.a Bigarren B mailan (2018-19an)

Azken denboraldiak aldatu

Urtea # Maila Postua Errege Kopa
2009-10 3 2. B Maila 9.a -
2010-11 3 2. B Maila 6.a -
2011-12 3 2. B Maila 5.a -
2012-13 3 2. B Maila 14.a 1. itzulia
2013-14 3 2. B Maila 11.a -
2014-15 3 2. B Maila 4.a
2015-16 3 2. B Maila 4.a final 1/16
2016-17 3 2. B Maila 6.a 1. itzulia
2017-18 3 2. B Maila 7.a 3. itzulia
2018-19 3 2. B Maila 2.a 3. itzulia
2019-20 3 2. B Maila 1.a (igo) final 1/16
2020-21 2 Bigarren Maila 20.a (jaitsi) 1. itzulia
2021-22 3 1. maila RFEF 5.a 1. itzulia
2022-23 3 1. maila RFEF 18.a (jeitsi) final 1/16
2023-24 4 2. maila RFEF 1. itzulia

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu