Garbiñe Larrea

naturopata

Garbiñe Larrea Iturralde (Urnieta, Gipuzkoa, 1976ko uztailaren 1a) naturopata da.

Garbiñe Larrea

Bizitza
JaiotzaUrnieta1976ko uztailaren 1a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
zuzenbide (jakintza)
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
portugesa
Jarduerak
Jardueraknaturopath (en) Itzuli

Sendabelarrek dakitena. Ezagutu, bildu eta erabili argitaratu zuen 2021ean. Hurrengo urtean Sendabelar baratzea lana aurkeztu zuen.

Biografia aldatu

 
Sendabelar baratza sinatzen. Durangoko Azoka 2022

Garbiñe Larrea 1998/1999 ikasturtean Coimbran (Portugal) Erasmus bekarekin Zuzenbidea ikasten aritu zen eta 1999/2000 ikasturtean Socrates bekarekin jarraitu zuen.

Naturopata kolegiatua eta hezitzaile ayurvedikoa da, lanbidez, nahiz eta Zuzenbidea ikasi zuen EHU/UPV-n (2003). Sendabelarren mundua familia-tradiziotik datorkio, eta 2013tik dibulgazio-lanetan espezializatu da Urnieta, Zestoa, Mutriku, Donostia eta Gilluén (Huesca) ikastaroak emanez.

Sendabelarrei buruzko hitzaldiak eman ditu bere ibilbidean zehar eta 2018tik 2020ra EITBko Txoriene programan kolaboratzaile ere jardun zuen.[1]

Naturopatia eta iridiologiako kontsultan egiten du lan Azpeitian, Donostian eta Ondarroan.[2]

Argitalpenak aldatu

  • Sendabelarrek dakitena. Ezagutu, bildu eta erabili.[3][4]
  • Sendabelar baratzea. [5]
 
Garbiñe Larrea Sendabelarrek dakitena liburua aukezten Zirzurkilen (2022)

Erreferentziak aldatu

  1. «Garbiñe Larrea | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  2. «Sendabelarren ukendua, azala zaintzeko aukerarik onena» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  3. «'Sendabelarrek dakitena' liburua aurkeztu du Garbiñe Larreak - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  4. «“Sendabelarrek dakitena: ezagutu, bildu eta erabili” liburua, Garbiñe Larrea naturopataren eskutik - Eskualdea» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  5. «Sendabelar baratzea + EHko Hazi Ekologikoak opari!» Argia Azoka (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).

Kanpo estekak aldatu