Bonbilla

Korronte elektrikoa bere barnetik iragatean goritzeraino berotzen den harizpi baten bidez argi egiten duen lanpara.

Bonbilla[1] goritasunaren bidez argia sortzen duen gailu bat da. Argia harizpi metaliko bat berotuz sortzen da korronte elektrikoa harizpitik igarotzean, Joule efektua dela-eta. Energetikoki ez dira oso eraginkorrak, erabiltzen duten elektrizitatetik % 90 bero bihurtzen baitute.

Bonbilla baten argazkia
Bonbilla bat erretzen

Historia aldatu

Bonbillaren asmakuntza Edisoni egotzi izan zaio, argiontziaren garapenera lagunduz 1879-ko urriaren 21ean 48 orduz jarraian argitu zuen bonbilla sortu baitzuen. Gaur egun badakigu erlojugile batek, Heinrich Goebel izenekoa, hiru hamarkada aurretik bonbilla baliagarriak egin zituela. Dagoeneko hainbat laborategitan askotariko diseinuak eginak zituzten beste asmatzaile batzuek, besteak beste Joseph Swan, Henry Woodward, Mathew Evans, James Bowman Lindsay, William Sawyer, Humphrey Davey eta Goebelek berak.

Heinrich Goebelek, 1854an, askok lehenengo argiontzitzat dutena egin zuen, oxidazioa saihesteko asmoz hutsa eginda zeukan beirazko anpoila barruan banbu ikaztatuzko harizpi bat sartuz. Hurrengo bost urtetan zehar bonbillaren garapenarekin jarraitu zuen, 400 ordu funtzionamendu arte lortuz. Ez zuen patentea eskatu segidan, baina 1893an, bere heriotzaren urtean hain zuzen ere, bere asmakizuna Edisonena baino lehenagokoa zela onartu zen.

Atalak eta funtzionamendua aldatu

 

  1. Bilgarria - Beirazko anpoila - Erraboila
  2. Gas geldoa presio txikian
  3. Tungstenozko edo Wolframiozko harizpia
  4. Kontaktuko burdin haria (oinera doa)
  5. Kontaktuko burdin haria (oinarrira doa)
  6. Sostenguko burdin haria
  7. Beirazko sostengua
  8. Kontaktuko oinarria
  9. Metalezko zorroa - kulotea - tapa
  10. Bidriozko isolamendua
  11. Kontaktu elektrikoko oina

Bonbillak Wolframio edo tungstenozko oso harizpi mehea dauka, hutsa eginda duen edo gas geldoaz betea beirazko (harizpi erretzea saihesteko) anpoilaren barnean sartuta. Konexio elektrikoak jartzen zaizkion metalezko zorro batekin ixten da.

Anpoilaren tamaina bonbillaren potentziaren araberakoa izango da, harizpiak hartzen duen tenperatura oso altua izanez gero bonbilla beraren tenperatura handitzean hozketaren azalera handitu behar baita.

Hasierako bonbillek anpoilaaren barnea hutsa izaten zuten. Gaur egungo bonbillak gas nobleren batez (normalean kriptona) beteta egon ohi dira harizpiaren erretzea saihesteko.

Zorroak baioneta edo hari baten bidez argiontzi-buru batera lotzeko ere balio du. Europan harizko zorroak araupetuta daude (E-14, E-27 eta E-45), zenbakiak zorroaren diametroa izanik.

Argiontzi honen ezaugarriak hobetzea lortu da argiontzi halogenoa sortuz.

Ezaugarriak aldatu

 
bonbilla bere harizpirekin argituz

Bonbillak argiontzi guztien artean argi-etekin txikiena dauka 12-18 lm/W (lumen watt bakoitzeko), baita bizitza erabilgarri motzena ere, 1000 ordu inguru, baina bere argiaren kolore epela eta fabrikatzeko merkea denez gero, erabiliena izan da. Gaur egun, halere, bestelako motak hobesten eta bultzatzen dira.

Kalitate kromatiko oso ona dauka beste bonbilla mota batzuen aldean, hau da, koloreak ondo argitzen ditu.

Motak aldatu

Goritasunekoak: Bonbilla klasikoak dira. Tungstenozko filamentua gori jartzen da korronte elektrikoa pasatzean, bere iraupena 1.000-1.200 ordutakoa da.

Halogenoak: Potentzia eta iraupena (2.000-3.000 ordu) handiagoa dute, ez dira-eta belzten. Bi mota daude:

  • Sareko tentsioan: Sareko 220 V -ko konexioa behar dute. 100-1.000 W-ko potentzia dute. 650 °C-ko tenperaturara heldu ditzakete.
  • Tentsio gutxikoak: Transformadore batekin (12-24 V-koa) erabiltzen dira. 5-100 W-ko potentzia dute.

Kontsumo txikikoak: Asko hazi da urte hauetan. Barruan merkurio-lurruna dute presio txikian, eta deskarga elektrikoarekin kontaktuarekin argi ultramorea sortzen du. Orduan, argi ultramorea hauts fluoreszentekin, argi normala bihurtzen da. Bi mota daude:

Hodi fluoreszenteak: Iraupen oso luzea dute (6.000-10.000 ordu). hodietan, bereizten dira lanpara, estarterra eta balastoa (erreaktantzia). Estarterrak anpoila txiki bat du, presio txikiko gasekin (neona, argona eta merkurio gasa) eta haren barruan kontaktu bat dago, U formako lamina bimetalikoa osatua. Balastoa, teknikoki da erreaktore bat, esmaltatuko kobrezko hariko bobina bat, burdinazko txapako nukleoan kiribildua, osatua. Tentsioa aplikatzean, estarterreko gasak ionizatzen dira, haien tenperatura gora doa, orduan, lamina bimetalikoa deformatzen da, eta zirkuitua ixten du, eta hodiko ertzetako filamentuak gori jartzen dira, eta haien ondoko gasak ionizatzen dira. Balastoaren kanpo magnetikoa erortzen da, gasak guztiz ionizatzen dira. Plasma sortzen da, eta elektrizitatea gasekin interaktuatzean, argi ultramorea sortzen da.

Kontsumo gutxiko bonbillak: Halogenoak baino 6 aldiz gehiago balio dute, baina 8 aldiz gehiago irauten dute.

Erreferentziak aldatu

  1. «Bonbilla». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-09-26.)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu