Ireki menu nagusia

Galartza dorretxea

eraikitako euskal ondare nabaria Aretxabaletan

Galartza dorretxea Gipuzkoako Debagoiena eskualdean dagoen Aretxabaleta udalerriko dorretxea da. Zehazki, Aretxabaletako Galartza auzoan kokatzen da.

Galartza dorretxea
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Galartza.jpg
Galartza auzoa, ezkerreko eraikina da dorretxea
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Aretxabaleta
Koordenatuak 43° 02′ 39″ N, 2° 31′ 14″ W / 43.04416667°N,2.52055556°W / 43.04416667; -2.52055556Koordenatuak: 43° 02′ 39″ N, 2° 31′ 14″ W / 43.04416667°N,2.52055556°W / 43.04416667; -2.52055556
Historia eta erabilera
EraikuntzaXIV. mendea -
Arkitektura
Estiloa arkitektura gotikoa
Ondarea
EJren ondarea 21

Murugain mendiaren magalean dago, kokapen estrategiko honetatik haran osoa ongi kontrolatu baidaiteke.

1994ko abenduaren 16an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

HistoriaAldatu

Haranaren historian garrantzi handia dauka, nahiz bere leinuagatik nola Gonzalo Lopez de Galarza (XIV. mendea) jaunaren historiagatik. Galartza leinua Leintz haraneko nagusienetakoa zen. Gonzalo Lopez de Galarzak, bere hiru semeak Pedro De Garay jaunaren aurka izan zituen borroketan galdu zituen. Pedro de Garay Lopez de Galartzaren aurkaria izateaz gain, Oñatiko kondea eta Leniz bailarako jauna izan zen.

Galartzatarren armarria 1556. urtekoa da, harana aske geratu zen urtekoa hain zuzen ere: urrez egindako G eta A letren artean zuhaitz lehor bat dago eta zuhaitz hori igo nahian berriz, hartz bat.

Dorretxeak bere noblezi zaharra mantentzen du. Haranarekiko duen posizio gain jartzaileak inpresio handia ematen du.

Galartza Dorrea bezala ezagutzen den erakina gotortzeko helburuarekin egin zen eta Erdi Arokoa da. Erakin exentua da, zeinen kokapena, leku estrategikoan, Aretxabaletako nukleotik at, Murugain mendiaren hegalean, bere sorreran eraikinak zuen eginkizunari zor zaio. Hantxe bertan eraiki zuten Lenitz harana kontrolatzeko asmoarekin. Zalantzarik gabe, dorre honek balio historiko-artistikoa du. Izan ere, Behe Erdi Aroan eta Aro Modernoaren hasieran gure lurraldean eragin handia izan zuen eraikuntza-tipologiakoari dagokio.

Aro Modernoan izango zuten Galartzatarrek urrezko sasoia. Izan ere, XVI. mendetik XIX. mendera arte zabaltzen den aro honetan, Galartzatarren garrantzi ekonomikoa eta soziala sendotu egin zen. 1560an, dorretxearen jabe zen Sancho Galartzakoa hil ondoren, Arrasaten erositako etxera abiatu zen familia, etorkizuna hirietan baitzegoen.

Gauzak horrela, 1825ean, baserri bihurturik, Oñatiko Plaza familiaren eskuetara pasatu zen dorretxea. Izan ere, Galartzako maiorazkoa Joaquin María de Plazak eskuratu zuen, Ana María Galartzakoaren eta Juan Xabier de Plazaren semeak.

1990eko abuztuaren 2an, sute batek eraikina suntsitu zuen. Orduan, Aretxabaletako Udalak eraikuntza historikoa berreskuratzeko ardura hartu zuen, eta eraikina berreraiki eta birgaiztea bultzatu zuen 1997an.

Artearen ikuspuntutik eraikuntzako zenbait elementu interesgarri gorde ditu. Ez bakarrik egiturako elementuak (harlanduzko harri murruak, harlanduz sendotuak eskantzuetan), baizik eta, batez ere, bao zorrotz eta ojibazkoak, leiho bikiak eta itsu-leiho batzuk. Hauek guztiak arkitektura zibilari egokitutako estetika gotikoaren berezko elementuak dira.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu