Leda atomikoa (gaztelaniaz: Leda atómica) Salvador Dalí margolari espainiarraren margolan ospetsua da, 1949an egina. Oihal gaineko olio-teknikaren bidez egina dago, estilo surrealistakoa. Neurriak 61.1 x 45.3 zm. dira. Figueresko (Katalunian) Dalí antzoki-museoan gordetzen da.[1]

Leda atomikoa
Jatorria
Sortzailea(k)Salvador Dalí
Sorrera-urtea1949
Mugimenduasurrealismoa
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ekoizpen lekuaKalifornia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak61 (altuera) × 46 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa
Deskribapena
Iconclass92B1222
Kokapena
LekuaDalí antzoki-museoa
BildumaGala-Salvador Dalí Foundation (en) Itzuli
JabeaGala-Salvador Dalí Foundation (en) Itzuli eta Salvador Dalí
Argumentu nagusiaLeda and the Swan (en) Itzuli
Historia
ErakusketakBignou Gallery (en) Itzuli
Lefevre Gallery (en) Itzuli
Bartzelonako Gaur Egungo Arte Museoa
Palazzo Pallavicini-Rospigliosi (en) Itzuli
2 Columbus Circle (en) Itzuli
Pedralbes Errege Jauregia
Museo de Arte Moderno (en) Itzuli
Milà Etxea
Caixa
Filadelfiako Arte Museoa
Argazki honetan, atzean, Leda atomikoaren zirriborroa ikus daiteke. Argazkiak Dali atomicus izenburua du eta Philippe Halsmanek egin zuen 1945ean.

Nor zen Leda? aldatu

Greziar mitologian, Leda (antzinako grezieraz: Λήδα, lɛ͜ɛ́da͜a ahoskatua) Espartako erregea zen Tindaroren emaztea zen. Zeusek bere egin zuen zisne edo beltxarga bihurtuta, eta horregatik ikonografian beltxarga batekin agertu ohi da. Margolan honetan Ledaren irudian Dalíren emaztea agertu zen, hau da, Gala Dalí.

Margolanaren jatorria aldatu

Dalí energia atomikoaz oso interesaturik zegoen. Lan hau egiteko ikerketa bat egin behar izan zuen: Kalifornian ezagututako matematikari errumaniar baten laguntzaz, Matila Ghyka printzearen laguntzaz, Dalík hiru hilabetez kalkulu teoriko konplexuak egin zituen, koadroaren konposizio berezia sortuz. Pinturak mendeetako tradizio matematiko eta sinbolikoa laburbiltzen du, bereziki pitagorikoa. Urrezko proportzioan oinarritutako filigrana da, baina ikusleak ez ikusteko moduan landua. 1947ko zirriborroan, Dalík pentagrama mistiko pitagorikoan oinarrituta egindako analisi geometrikoaren zehaztasuna ikus daiteke. Pentagrama mistikoa bost marra zuzenekin marraztutako bost puntako izarra da.[2][3]

Deskribapena aldatu

Hau oso lan sinbolikoa da. Margolanaren erdian, elementu nagusi gisa Leda biluzik agertzen da (Gala Dalí). Elezaharraren arabera, Ledak Zeus jainko greziarra liluratu zuen zisne bihurtua. Dalík beltxarga bezala pertsonifikatu nahi du bere burua, baina aldi berean, Kastor eta Polux (harreman horretan jaioko zirenak) Gala eta bera bezalako bi arima biki bezala lotzen ditu. Leda idulki garai baten gainean eserita dago, oinak idulki txiki flotagarrien gainean dituela, beltxarga hegalaria laztantzen duen bitartean. Koadroan denak flotatzen du, baita itsasoak ere hondar gainean, eta atomo barneko teoria fisikoari jarraiki ezerk ez du inolako kontakturik. Flotatzen duten objektuen artean, egurrezko eskuaira bat, Biblia bat izan daitekeen liburu gorri bat, ur kontzentratutako hiru tanta eta bizitzaren sinbolo den arrautza oskol bat daude, azken hau oso garrantzitsua Dalírentzat. Garrantzitsua da Gala pintatzeko erabiltzen den errealismoa aipatzea, ia modu fotografikoan. Beltxargak bezala, Daliren koadroek errealismo ikaragarria eta oso landua erakusten zuten garai hartan.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu