Friedrich Sixt von Armin

Friedrich Bertram Sixt von Armin (1851ko azaroaren 27a -1936ko irailaren 30a) Frantzia-Prusia Gerran eta Lehen Mundu Gerran borrokatu zuen jeneral alemaniarra izan zen, nagusiki Mendebaldeko Frontean gertatutako Passchendaele eta Lyseko guduetan lortu zuen fama.

Friedrich Sixt von Armin

Bizitza
JaiotzaWetzlar1851ko azaroaren 27a
Herrialdea Alemania
HeriotzaMagdeburg1936ko irailaren 30a (84 urte)
Familia
Seme-alabak
LeinuaArnim
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraGerman Army (en) Itzuli
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Bizitza goiztiarra aldatu

Armin Wetzlarren jaio zen, garaiko Prusiako Erresumaren barrendegi batean, Rhineko Probintzian. 1870. urtean eskola utzi ondoren, Granadari Goardiako 4. errejimenduan sartu zen kadete gisa, eta larri zauritu zuten urte berean hasitako Frantzia-Prusiako gerran, Gravelotteko guduan. Meritoengatik Bigarren mailako Burdinazko Gurutzea jaso zuen eta lotinante izendatu zuten. Hurrengo hamarkadetan errejimenduko laguntzaile gisa jardun zuen, eta beste kargu batzuk ere bete zituen errejimenduko agintaritzan. 1900. urtean, Armani Oberstera (koronela) igo eta Infanteriako 55. erregimentuaren agintea eman zioten. Hurrengo urtean, Gardekorpen (Goardia Gorputza) Estatu Nagusiko buru izendatu zuten. 1903an jeneral nagusi izendatu zuten, eta 1906an lotinante jeneral. 1908an alemaniar estatu-nagusian zerbitzatu ondoren 13. dibisioko komandante izendatu zuten, Münsterren kokatua. 1911n Paul von Hindenburgen lekua hartu zuen Magdeburgeko IV. armada-gorputzaren agintean eta 1913an jeneral izendatu zuten.[1]

Familia aldatu

1882ko ekainaren 11n Klara Pauline Auguste von Voigts-Rhetzekin ezkondu zen, 1859ko urrian Berlinen jaioa. Julius von Voigts-Rhetz jeneral prusiarraren alaba izan zen.[2] Hans Heinrich semeak ere karrera militarra zuen. Lotinante jenerala mailan gerra-preso hartu zuten 1942an Stalingradeko guduaren ostean eta 1952an Errusian hil zen.

Lehen Mundu Gerra aldatu

 
Friedrich Sixt von Armin

Lehen Mundu Gerraren hasieran, Armin eta IV. armada-gorputza Mendebaldeko Fronteko I. Armadako kide ziren, non borrokaren lehen urteak zehaztuko zuen lubaki-gerran borrokatu zuten. 1916an Pour le Mérite saria eman zioten Mendebaldeko Frontean izandako garaipenengatik, batez ere Arrasen eta Sommeko guduetan, eta hurrengo urtean IV. armadaren agintari izendatu zuten, baita Flandriako lurraldearen agintari gorena ere. Bere komandante garaian, IV. armadak britainiar eta frantziar armaden hainbat eraso jasan zituen, bereziki Ypresko Hirugarren Gudua (Passchendaeleko Gudua izenarekin baita ezagutua). Komandante gisa aritzeagatik, Arrano Beltzaren Ordena eman zioten, baita haritz-hostoen multzoa gehitu zioten bere Pour le Mériteri. IV.aren agindupean zegoen oraindik alemaniar 1918ko udaberriko ofentsiba hasi zenean. Apirilaren 25ean, bere tropek Kemmelberg ibaiara iritsi ziren, nahiz eta geroago Anberes-Maas defentsa-lerrora erretiratu behar izan zuten. Armistizioa azaroaren 11n sinatu zenean, Arminek A. Armada Taldearen buruzagitza hartu zuen eta Alemaniara itzuli zen, non, bere tropak desmobilizatu ondoren, dimititu zuen.

Geroko bizitza aldatu

Gerraren ondoren, Armin Magdeburgon bizi izan zen, Saxoniako probintzian, non hizlari eta pertsonalitate publiko famatua zen. 1936an hiltzean ohore militar guztiekin lurperatu zuten.

Dekorazioak eta sariak aldatu

  • Arrano Gorriaren ordena 2rd klasea koroa eta haritz hostoekin.
  • Hohenzollern Etxearen Ordenaren Zalduna
  • Pour le Mérite (Prusia, 1916ko abuztuaren 10a), Haritz hostoen multzoarekin (Prusia, 1917).
  • San Joanen Ordenako kidea (Brandenburgoko Bailiwick)
  • 1870eko Burdinazko Gurutzea, 2. klasea
  • San Enrikeren Ordena Militarreko komandantearen gurutzea (Saxonia, 1918ko maiatzaren 7a)
  • Albert ordenako zalduna (Saxonia)
  • Friedrich ordenako zalduna (Württemberg)
  • Berthold I.aren ordenako zalduna (Baden)
  • Meritu militarraren domina (Austria-Hungaria)
  • "Flandriako lehoia" ohorezko titulua
  • Magdeburgeko kuartela (1928) eta Magdeburgeko Sixt-von-Armin-Weg (1933) bere omenez izendatuak izan ziren. aurrerago izena galdu bazuten ere.

Erreferentziak aldatu

  1. (Alemanez) Pöhlmann, Markus. (2010). Sixt von Armin, Friedrich Bertram. In: Neue Deutsche Biographie (NDB). Berlin: Duncker & Humblot ISBN 978-3-428-11205-0..
  2. Kurt von Priesdorff: Soldatisches Führertum. Band 8. Hanseatische Verlagsanstalt Hamburg. o.J. S. 323.

Kanpo estekak aldatu