Ireki menu nagusia

Frederiko Gilen Brandenburgekoa

Frederiko Gilen I.a Brandeburgokoa» orritik birbideratua)

Frederiko Gilen Brandenburgekoa[1] (Berlin 1620ko otsailak 26-Potsdam 1688ko maiatzak 9) "Hautesle Handia" bezala ezaguna, Brandenburgoko margrave hauteslea eta Prusiako dukea izan zen 1640tik aurrera.

Frederiko Gilen Brandenburgekoa
Kurfürst Friedrich Wilhelm von Brandenburg 2.gif
printze hautesle

Bizitza
Jaiotza Berliner Stadtschloss1620ko otsailaren 16a
Herrialdea  Germaniako Erromatar Inperio Santua
Heriotza City Palace Itzuli1688ko apirilaren 29a (68 urte)
Hobiratze lekua Berlingo katedrala
Familia
Aita Jurgi Gilen I.a Brandeburgokoa
Ama Elizabeth Charlotte of the Palatinate
Ezkontidea(k) Countess Louise Henriette of Nassau Itzuli  (1646 -
Sofia Dorotea Schleswig-Holstein-Sonderburg-Glücksburgekoa  (1668 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Hohenzollern dinastia
Jarduerak
Jarduerak aristokrata eta arte bildumagilea
Jasotako sariak
Kidetza Fruitbearing Society Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Kalbinismoa

Westfaliako Bakearen klausulen ondorioz, bere agindupeko lurraldeak zabaldu zituen Behe Pomerania, Magdeburg, Halberstadt, Minden eta Cammin jaso zituenean. Poloniak, Frederiko Gilenen Prusiako Dukerriaren gaineko subirautza onartu zuen 1656ko Wehleauko ituna eta Olivako Bakearen ondoren, bere Suediar-Poloniar Gerrako parte hartzeari amaiera emanez.

1675ean, Frederiko Gilenek, Frantziaren aliatuak ziren suediarren aurka, Fehrbellineko guduan lortutako garaipena, Prusiaren tradizio militaristaren hasiera bezala interpretatua izan da, eta Pomerania Suediarra lortzea ahalbidetu zion, baina Saint Germaineko Bakearen ondorioz, uko egin behar izan zion.

Frederiko Gilenek, etorkizuneko Brandeburgo-Prusiaren boterearen oinarria jarri zuen, kanpo politika trebe bati esker, armada iraunkor boteretsu bat sortuz, bildu ahal izan zituen eta modu absolutistan gobernatu zituen lurralde ezberdinentzako administrazio zentralizatu bat izatea ahalbidetu zuen funtzionarioatua sartuz.

Garatu zuen politika ekonomikoa, merkantilista kutsukoa izan zen, eta bere lurraldeetan, Frantziatik kanporatuak izan ziren higanotak onartu zituen, nortzuk, oihalgintzaren etorkizuneko hedapenean lagundu zuten.

ErreferentziakAldatu


Aurrekoa
Jurgi Gilen I.a Brandeburgokoa
Brandeburgoko Margrave Hauteslea eta Prusiako Dukea
1640-1688
Ondorengoa
Frederiko I.a Prusiakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frederiko Gilen Brandenburgekoa