Olivako Bakea edo Olivako Hitzarmena (alemanez: Vertrag von Oliva; polonieraz: pokój oliwski; suedieraz: Freden i Oliva), Oliwa (latinez: Oliva) hirian sinatutako bake hitzarmen bat izan zen, Gdańsketik gertu, Errege Prusian, Poloniar-Lituaniar Mankomunitatea probintzian, 1660ko maiatzaren 3an. Sinatu zutenak, Leopoldo I.a Habsburgokoa enperadorea, Frederiko Gilen I.a Brandeburgokoa hauteslea, Karlos X.a Gustavo Suediakoa eta Joan II.a Kasimiro Poloniakoa izan ziren. Oroitzapen plakak honako hau jartzen zuen: PACIS OLIVIENSIS AD GEDANUM IN PRVSSIA.

Olivako Bakea
Irudia
Motabake itun
Honen izena daramaOliwa (en) Itzuli
Data1660ko maiatzaren 3a
KokalekuOliwa (en) Itzuli
Sinatzailea

Hitzarmenean, Joan II.a Kasimirok, Suediako errege izateko nahiari uko egiten zion, bere aita Sigismundo III.a Vasak 1599an galdu zuena. Poloniak, gainera, formalki, Livonia Suediari ematen zion, Riga hiriarekin batera, suediarren kontrolpean egon zena 1620ko hamarkadatik. Hitzarmenak, Iparraldeko Gerrak, (1655-1660), Poloniar-Suediar Gerra (1629-1650) eta 1598-1599ko Karlos IX.a Suediakoa eta Sigismundo III.a Vasaren arteko gerretatik konpondu gabe geratu ziren Suedia eta Poloniaren arteko gatazkak konpontzen zituen.

Brandenburgoko Hohenzollerndarrek, gainera, euren independentzia eta Prusiako Dukerriari buruzko subiranotasun onartuak ikusi zituzten; aurretik, lurraldea domeinatu zuten, Poloniako erregearen feudo bezala. Familia desagertuz gero, lurraldea, Poloniako koroarena izango litzateke berriro.

Olivako Hitzarmenak, urte horretan bertan onartu zen Kopenhageko Hitzarmenarekin batera, suediar boterearen punturik gailenena adierazi zuten.

Kanpo estekak

aldatu