François-Xavier-Marie-Jules Gieure (Castet, Bearno, 1851ko maiatzaren 2a - ib., 1937ko apirilaren 23a) Frantziako artzapezpikua izan zen, Baionako apezpikua izandakoa.

François Gieure
artzapezpiku titular

1934ko urtarrilaren 31 -
Elizbarrutia: Cius (en) Itzuli
Baionako apezpikua

1906ko otsailaren 21a - 1934ko urtarrilaren 31
François-Antoine Jauffret - Henri-Jean Houbaut
Elizbarrutia: Baionako elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaCastet1851ko maiatzaren 2a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLandak1937ko apirilaren 23a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, diakonoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia aldatu

1874an apaiz ordenatu eta gero, 1906ko otsailaren 25an Baionako apezpiku bihurtu zen eta hantxe egon zen 1933ko abenduaren 25ean erretiratu arte. Baionako apezpiku emeritua zenean, artzapezpikua izateko proposatua izan zen 1934an.

Erregezalea zen eta auzitan ibili zen Frantziako administrazioarekin. 1910. urtetik aurrera Action Française talde eskuindarraren jarduera babestu zuen Ipar Euskal Herrian, eta jendaurrean adierazi zuen Ybarnegaray diputatuarenganako sostengua. Euskararen aldeko gutunak luzatu zituen (Jean Baptiste Daranatz euskal idazlea izan zuen idazkari) eta euskararen irakaskuntza bultzatu zuen Ipar Euskal Herriko eskola katolikoetan eta apaizgaitegian.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
François-Antoine Jauffret
Baionako apezpikua
19061933
Ondorengoa
Henri-Jean Houbaut