Ireki menu nagusia

Jean Baptiste Daranatz (Ezpeleta, ? - 1937) lapurtar historialaria eta idazlea izan zen. 1889. urtean, apaiz egin zen. Azkueren lankidea izan zen haren Diccionario Vasco-Español-Francés hiztegian, eta RIEV eta Gure Herria aldizkarietan eman zituen argitara bere lanak, 1921. urteaz geroztik. Harenak dira Eskuara olerkia (1911), Recherches sur la ville et l´Eglise de Bayonne (1910, Baionako eliza eta hiriari buruzko azterketa) eta Curiosités du Pays Basque (1927, Euskal Herriko bitxiak, bi liburuki). Botanikari buruzko lan zenbait ere utzi zituen.

Jean Baptiste Daranatz
Bizitza
Jaiotza Ezpeleta, ?
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza 1937
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak historialaria, idazlea eta apaiz katolikoa

ErreferentziakAldatu