Mozilla Firefox
Mozilla Firefox Mozilla Fundazioak garatutako web nabigatzaile librea da; haren bilakaeran edonork lagun dezake eta euskaraz ere eskaintzen da. Mozilla Application Suite-ren ondorengoa da eta, egun, Mozilla Korporazioak kudeatzen du. Mozilla Firefox Interneten gehien erabiltzen den bigarren nabigatzailea da: 2010eko urriaren amaieran, merkatuko % 22.82ko kuota zuen, Net Applicationsek baieztatzen zuenez.
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | Mozilla Fundazioa, Dave Hyatt (en) ![]() ![]() ![]() |
Sorrera-urtea | 2002 |
Azken bertsioa | 102.11.0esr |
Honen izena darama | Panda gorri eta Mozilla Firebird (en) ![]() |
Behar ditu | Yasm (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ezaugarriak | |
Euskarria | IA-32 (en) ![]() ![]() |
Programazio-lengoaia | C, C++, JavaScript, CSS, Rust eta XUL |
Sistema-eragilea | Web Open Font Format, version 2 (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Irakur dezake | Linux, Microsoft Windows, macOS, Android, iOS, iPadOS (en) ![]() |
Idatz dezake | Free Lossless Audio Codec (en) ![]() |
Pakete kudeaketa | dpkg (en) ![]() |
Software motorea | Gecko (en) ![]() ![]() ![]() |
GUI tresnak | XUL eta GTK |
Komando aukerak | -allow-downgrade, -CreateProfile, -migration, -new-instance, -no-remote, -override, -ProfileManager, -P, -profile, -browser, -foreground, -headless, -new-tab, -new-window, -preferences, -private, -private-window, -setDefaultBrowser, -url eta -search |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | Mozilla Public License, version 2.0 (en) ![]() |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Mozilla Corporation (en) ![]() |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | Encrypted Media Extensions (en) ![]() |
Maskota | Panda gorria |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
www.mozilla.com/firefox/ | |
![]() ![]() ![]() ![]() | |
Iturri-kodea | https://hg.mozilla.org/mozilla-central/ eta https://searchfox.org/mozilla-central/source/ |
Firefox hainbat plataformatan erabil daitekeen web nabigatzailea da eta Microsoft Windows, Mac OS X, GNU/Linux, eta Unixen oinarritutako beste hainbat sistematako bertsioetarako baliagarria da.
Iturri kodea librea du, GPL/LGPL/MPL hirukoitz baten mendean publikatua.
HistoriaAldatu
Netscapek, Netscape Navigatorren kodea liberatu zuenean, Mozilla proiektua jaio zen. Kodea irekin zuten Microsoften merkatua berreskuratzeko asmoz. Proiektuak berehala lortu zuen software librearen erabiltzaileen konfiantza, eta nabigatzailea zerotik idaztea erabaki zuten. Horretarako, hainbat erreminta plataforma-anitz baliatu zituzten, eta XML lengoaian oinarritu ziren. Garatu zen lengoaia berriari XUL deitu zitzaion.
Proiektuaren hasieratik urte asko pasatu ziren gauzatu arte. Mozillaren 1.0 bertsio egonkorra 2002an iritsi zen, eta harrera epela izan zuen. Firefox (izen asko probatu ondoren) haren bertsio hobetua 2004an merkaturatu zen eta denbora laburrean oihartzun handia lortu zuen, fitxak, arintasuna eta eskaintzen dituen aukera ugariei esker.
Firefoxen abantailakAldatu
- Egunero gero eta jende gehiagok erabiltzen du eta egunero hobetuz doa.
- Pertsonalizatzeko erraza da.
- Firefoxen jarraipenaren aurkako babesa babesten zaitu iragarkietatik.
- Firefox plataforma guztietan dago eskuragarri (GNU/Linux, Windows, macOS, Android, iOS, OpenBSD, FreeBSD, HaikuOS...)
- Ez dio Google Chromeren monopolioari laguntzen, Firefoxek berezko renderizazio-motorra erabiltzen duelako (Gecko).
- Nabigazioa ordenatua da, intuitiboa eta azkarra fitxekin.
- Seguruagoa da pop-up blokeoarekin.
- Markadoreekin gestio errazagoa gogokoekin.
- Informazioa bilatzea oso erraza da, integratuta dauzkan bilatzaileei esker.
- Anitz hizkuntzatan eskaintzen da, eta gehiago egiteko aukera dago.
EuskaraAldatu
- Euskaraz ere badago.
- Nahi baduzu, zuzenean lagun dezakezu Firefox-en euskarazko itzulpenetan.
- Euskarazko zuzentzailea erraz txertatu daiteke. (Xuxen gehigarria).
- Euskalbar gehigarria.
LibreaAldatu
PribatutasunaAldatu
- Negozio modeloa ez da erabiltzailearen jarraipena egitea eta erabiltzaileei buruzko informazioa batzea. Mozilla Firefoxen atzetik dirua irabazteko asmorik gabeko Mozilla Foundation erakundea dago, ez erabiltzaileen datuak biltzen eta komertzializatzen dabilen multinazional bat.
- Milaka gehigarri dauzka pribatutasuna zaintzen laguntzeko, etab.
Plataforma anizkuna daAldatu
- Windows, macOS, Linux, Android eta iOS
Antzeko proiektuakAldatu
LogoakAldatu
Panda gorri bat. Firefoxen maskota ez da azeri bat, nabigatzailearen izenak hori iradokitzen duen arren, panda gorri bat baizik.
Tor nabigatzailearen logo bat. Firefox nabigatzailearen aldaeratzat jo daite Tor nabigatzailea, pribatutasunari lehentasuna ematen dion nabigatzailea.
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Zergatik Firefox - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).