Pribatutasun

Pribatutasuna pertsona batek bere intimitatea besteren aurrean babesteko jartzen dituen mugak errespetatzen dituen printzipioa da.[1] Informazioaren gizartearen garapenak eta informatikaren eta telekomunikazioen hedapenak pribatutasunerako mehatxu berriak planteatzen ditu, eta hainbat ikuspuntutatik egin behar zaie aurre: sozialetik, kulturaletik, legaletik, teknologikotik, etab.

Pribatutasuna egoera jakin baten oztopoei eta mugei buruzko ulermen kolektiboa eta horien barruan jarduteko modua ezagutzea da.[2]

Giza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaAldatu

«

12. atala

Ez dago arrazoirik gabe beste inoren bizitza pribatuan, familian, etxean edo postan eskusartzerik, ezta inoren ohore edo izen onari eraso egiterik ere. Nornahik du eskusartze edo eraso horien aurka legezko babesa izateko eskubidea.

»

—Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala. 1948.[3]


ErreferentziakAldatu

  1. Euskalterm: [Bioetika Hiztegia] [2016]
  2. (Ingelesez) Boyd, Danah. (2010). Privacy and Publicity in the Context of Big Data. .
  3. «Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala - Wikiteka» eu.wikisource.org . Noiz kontsultatua: 2019-12-10.

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.