Femurraren haustura, osasun oneko pertsonetan, traumatismo handi baten ondorioz eginiko haustura izaten da; halere, femur haustura gehienak osteoporosia duten pertsonetan gertatzen dira, traumatismo txikien edo erorketen ondorioz.[1]

Femurraren haustura
Cdm hip fracture 343.jpg
Deskribapena
Mota femoral fracture Itzuli, haustura
hip injury Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10 S72.0
GNS-9 820
MeSH D006620

IzendapenaAldatu

Askotan "mokorreko haustura" edo "aldakako haustura" bezala ezagutzen dira, baina gehienetan izen hau ez da egokia izaten, giltzadura koxofemorala bera ez baita ukitua egoten.

PatogeniaAldatu

Femurraren burua hautsi dutenen jarrera tipikoa.

Mokorreko haustura gehienak energia baxuko traumatismoen eraginez adineko pazienteetan gertatzen dira, bereziki 75 urtetik gora; gazteagoetan, eskumuturreko hausturak dira nagusi (zahartu ahala, erorketa eskuekin gelditzeko gaitasuna galtzen da). Halere, lesioa izatearen arrazoi nagusia ez da erortzeko erraztasuna (gazteak sarriago erortzen baitira, pertsona nagusiak baino), ez bada ezen hezurraren ahultasuna.[2]

Femurraren hausturek ospitalizazioa eta arazo gehigarriak ekarri ohi ditu,[3] kostu handiarekin (kasu bakoitzaren kostua 40.000 bat eurotan kalkulatu da[4]) osasun programek indar handia ezartzen dute osteoporosiaren tratamenduan eta erorketen prebentzioan.[5]

AEB-etan eginiko ikerketek 65 urtetik gorako emakumeen artean lesio honek %1 inguruko intzidentzia neurtu zuen; adin bereko gizonen artean, %0,5 inguru. 1995tik aurrera mokorreko hausturen intzidentzia %20an gutxitu da,[4] itxuraz prebentzio programen eraginez.[6]

Hezurra ahultzen duten faktoreak:[1]

Hausturaren ezaugarriek traumatismoaren norabidearekin dute zerikusia. Adineko pertsonek izaten dituzten erorketa gehienak alboz izaten dira, kolpea aldakaren kanpo aldean hartuta (trokanter handiaren inguruan).[7]

FisiopatologiaAldatu

Femurraren haustura batek (gorputzaren karga-lerroa hausten denean) mina eta ezintasun funtzional handia dakar; gehienetan pertsona ez da zutik mantentzeko gai, eta hanka laburragoa du, deformitate hirukoitz karakteristikoarekin (flexioa, adukzioa eta kanpo errotazioa).[1] Halere, kasu gutxi batzuetan (hezur zatiak mugitu ez direnean) pazientea oinez jarraitzeko gai izaten da.

Bestalde, femurrean lotzen diren muskuluek (gorputzeko indartsuenak) hezur zatiak elkarren artean bereizteko joera dute; hori gertatzen denean hezurraren odol-zirkulazioa kaltetzen da.

SailkapenakAldatu

Femurraren haustura motak.

Diagnostikoa erradiografiaz konfirmatzen da. Horrela haustura mota ikusten da, eta sailkapen desberdinek pronostiko bat egitea eta bide terapeutiko egokiena aukeratzea ahalbidetzen dute. Sailkapen nagusiak hauek dira:

Pauwelsen sailkapenaAldatu

Hausturaren norabidearen arabera, multzo bi bereizten dira:

Sailkapen topografikoaAldatu

  • Femurraren buruaren haustura: traumatismo handien ondorioa izaten da, eta batzuetan luxazio koxofemoralarekin batera gertatzen da.
  • Femurraren lepoaren haustura: beste izenez haustura azpikapitala edo intrakapsularra). Femurraren buruaren eta trokanter handiaren artean gertatzen da. Haustura hauek femurraren buruaren odol ekarpena eten ditzakete, eta honek hezur atal honen nekrosia ekar dezake.
  • Trokanterren arteko haustura: haustura trokanter handiaren eta txikiaren arteko lerroan gertatzen da. Ohikoena da (kasuen 2/3ak), eta konplikaziorik ezean pronostiko ona du.
  • Trokanterren azpiko haustura: trokanter txikiaren azpiko aldean edota femurraren diafisian.

Gardenen sailkapenaAldatu

Robert Symon Garden zirujau ortopediko ingelesaren sailkapenak hautsitako zatiek eta femurraren buruak hartzen duten posizio erlatiboa hartzen du kontuan.[8] Horretara, lau gradu bereizten dira diafisiaren eta femurraren lepoaren arteko angeluaren arabera:

  • I: hautsitako zatiek gora egiten dute, angelua irekiz (valgo).
  • II: hautsitako zatiak ez dira bere lekutik mugitu.
  • III: hautsitako zatiek behera egiten dute, angelua itxiz (varo), gradu txikian.
  • IV: hautsitako zatiek behera egiten dute, angelua itxiz (varo), gradu handian eta zatien bereizketa handiarekin.

Gradua handitu ahala, femurraren buruaren odol-zirkulazioaren konpromisoa ere handiagoa da.[9]

TratamenduaAldatu

 
Femurraren haustura, torlojuz eta plaka metalikoz lotua.

PrebentzioaAldatu

Femurreko hausturen tratamendu eraginkorrena, pertsona nagusietan eginiko prebentzioa da, bai erorketei dagokionez, baita hezurren hausgarritasunean eraginez ere.[2]

Tratamendu farmakologikoaAldatu

Femurreko hausturetan, odol-koagulazioa ekiditeko terapia farmakologikoa erabili ohi da, konplikazioak saiheste aldera.[1]

Tratamendu ortopedikoaAldatu

Femur hausturak modu kontserbadorean trata daitezke (Garden I eta II graduetan), baina ez da askotan egiten, immobilizazio epe luzeen albo-ondorioengatik (6 astetan karga ekidin ezkero hezurra soldatu daiteke).[7]

Paziente oso nagusietan eta oinez ibiltzea ezinezko dutenetan ere tratamendu kontserbadorea aukeratzen da (kirurgiatik errekuperatzeko lanak gehiegizkotzat jotzen direnean alegia).

Tratamendu kirurgikoaAldatu

Ohikoena da. Pazientea osasuntsu bada, hausturatik bi egun pasa aurretik egitea gomendatzen da.[1] Prozedura haustura motaren arabera aukeratzen da:

  • Femurraren buruaren hausturak: helburua hezur zatiak tolestea eta tartean egon daitezkeen ehun bigunak baztertzea izaten da.
  • Femurraren lepoaren hausturak: femurraren buruaren odol-zirkulazioa berreskuratu dezaketen paziente gazteetan, barne-finkapen metalikoak ezartzen dira; 75 urte baino gehiagoko pazienteetan, berriz, protesiekin emaitza hobea lortzen da.
  • Trokanterren arteko hausturak: pieza metalikoekin lotzen dira, batzuetan femurraren buruaren artroplastiarekin.

FisioterapiaAldatu

 
Mokorraren luzaketak eginez, fisioterapia zentru batean.

Haustura sendotu ostean, fisioterapia lagungarria da eguneroko aktibitateetara itzultzeko: mobilizazioa, karga-entrenamendua, erresistentzia-entrenamendua eta elektroterapia erabiltzen dira.[10]

DietetikaAldatu

Adineko pazienteetan, suplementu dietetiko egokiek haustura izan eta hurrengo urteetan izan daitezkeen konplikazioak ekiditeko balio dezakete.[11]

PronostikoaAldatu

Paziente gazte osasuntsuetan eboluzioa normalean ona izaten da, eta tipikoki 3-6 hile arteko berrabiltze prozesua behar izaten dute bizimodu guztiz normala egin arte.

Osteoporosiarekin lotutako hausturetan, berriz, urtebetean pazienteen heren bat hil egiten da; beste heren bat dependentzia egoeran geratzen da; eta beste heren batek independentzia lortzen du,[12] sei bat hilebeteren barruan.[13]

Zenbait kasutan konplikazioak ager daitezke: infekzioak (%2ko intzidentzia), seudoartrosia, soldatze okerra, nekrosia (%20), albo-kalte neural eta baskularrak, pieza metalikoen soldatze okerra, tronbosia (%2), gernu sistemaren infekzioa, azaleko ultzerak (pazientea luzaroan oheratua egon behar denean[14]) edo pazienteak lehendik zituen gaisotasunak larritzea.[15]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e Ferri, Fred F., Ferri's clinical advisor 2019 : 5 books in 1 ISBN 9780323550765 PMC 1040695302 . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.
  2. a b (Ingelesez) Rubenstein, Laurence Z. (2006-09-01) «Falls in older people: epidemiology, risk factors and strategies for prevention» Age and Ageing (suppl_2): ii37–ii41 doi:10.1093/ageing/afl084 ISSN 0002-0729 . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.
  3. (Ingelesez) Yeates, David; Roberts, Stephen E.; Goldacre, Michael J. (2002-10-19) «Mortality after admission to hospital with fractured neck of femur: database study» BMJ (7369): 868–869 doi:10.1136/bmj.325.7369.868 ISSN 0959-8138 PMID 12386038 . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.
  4. a b (Ingelesez) Rosen, Allison B.; Cutler, David M.; Coca-Perraillon, Marcelo; Brauer, Carmen A. (2009-10-14) «Incidence and Mortality of Hip Fractures in the United States» JAMA (14): 1573–1579 doi:10.1001/jama.2009.1462 ISSN 0098-7484 . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.
  5. Rodríguez-Molinero, Alejandro; Narvaiza, Leire; Gálvez-Barrón, César; de la Cruz, Juan José; Ruíz, Jorge; Gonzalo, Natalia; Valldosera, Esther; Yuste, Antonio (2015-11-01) «Caídas en la población anciana española: incidencia, consecuencias y factores de riesgo» Revista Española de Geriatría y Gerontología (6): 274–280 doi:10.1016/j.regg.2015.05.005 ISSN 0211-139X . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.
  6. Brauer, Coca-Perraillon, Cutler, Rosen. (2015) Incidence and Mortality of Hip Fractures in the United States.
  7. a b Essentials of musculoskeletal care American Academy of Orthopaedic Surgeons 2010 ISBN 9780892039395 PMC 706805938 . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.
  8. Obituary. R. S. Garden..
  9. (Gaztelaniaz) Larrañaga, Oier Gorosabel Femurraren hausturak | Aixebe & Abante Fisioterapia . Noiz kontsultatua: 2019-07-13.
  10. Handoll, Helen HG; Sherrington, Catherine; Mak, Jenson CS (2011-03-16) «Interventions for improving mobility after hip fracture surgery in adults» Cochrane Database of Systematic Reviews doi:10.1002/14651858.cd001704.pub4 ISSN 1465-1858 . Noiz kontsultatua: 2019-07-06.
  11. Avenell, Alison; Smith, Toby O; Curtain, James P; Mak, Jenson CS; Myint, Phyo K (2016-11-30) «Nutritional supplementation for hip fracture aftercare in older people» Cochrane Database of Systematic Reviews doi:10.1002/14651858.cd001880.pub6 ISSN 1465-1858 . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.
  12. Abrahamsen, van Staa, Ariely, Olson, Cooper, «Excess mortality following hip fracture: a systematic epidemiological review», Osteoporosis international.
  13. Dyer, Suzanne M.; Crotty, Maria; Fairhall, Nicola; Magaziner, Jay; Beaupre, Lauren A.; Cameron, Ian D.; Sherrington, Catherine; for the Fragility Fracture Network (FFN) Rehabilitation Research Special Interest Group (2016-09-02) «A critical review of the long-term disability outcomes following hip fracture» BMC Geriatrics (1): 158 doi:10.1186/s12877-016-0332-0 ISSN 1471-2318 . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.
  14. (Ingelesez) «Damage Control Orthopaedics: Patient Stabilization, Early Mobilization» Medical News Today . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.
  15. Essentials of musculoskeletal care American Academy of Orthopaedic Surgeons 2010 ISBN 9780892039395 PMC 706805938 . Noiz kontsultatua: 2019-07-05.

Kanpo estekakAldatu