Felix Erauskin

atleta espainiarra

Felix Erauskin Erauskin (Zubizabal, 1907ko azaroaren 20a - 1987) euskal atleta izan zen, jaurtiketan aditua.

Felix Erauskin
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFélix Erausquin Erausquin
JaiotzaZeanuri1907ko azaroaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1987 (79/80 urte)
Familia
AitaCecilio Erauskin
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak throwing (en) Itzuli
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Olympic.org: felix-erauzquin-erauzquin Edit the value on Wikidata

Gorbeiako artzainen patriarkaren semea zen, Cecilio Erauskin,  eta bere gaztaroan berarekin batera ibiltzen zen. 18 urte zituela, Igorren, Delfin Ronda maisua ezagutu zuen. Delfinek pisu eta disko bat zeuzkan eta 1928. urtean, Felix ondo preparatu ondoren, Amorebietan debuta egin zuen. Bere lehenengo disko-jaurtiketan 39 metrotara iritsi zen eta urte horretan Bizkaiko txapeldun absolutua bihurtu zen. Bere kirol ibilbidea moztu zen soldadutza Marokon bete behar izan zuelako. Itzuli eta gero, Gipuzkoako txapelketak irabazten hasi zen, Bizkaiak federaziorik ez zuelako, eta horrela, bizkaitarrek izena emanda zuten Gipuzkoako federazioan.


Espainiako txapelketa 19 aldiz irabazi zituenez, oraindik kiroli sarituena da[1]. Gainera, García Tuñón eta Ignacio Izagirrerekin batera, jaurtiketaren lau modalitatetatik hirutan Espainiako txapelketa lortzeko bakarra ere izan zen. 1956an xabalina jaurtitzeko metodo berria asmatu zuen.

Kirol jarduera aldatu

Hona hemen lortutako 19 Espainiako txapelketak:

Espainiako errekorra ere zazpi aldiz lortu zituen:

  • Pisua: bitan lortu zuen 1936an. Bere 13,90 m markak 1948 arte iraun zuen.
  • Disko: 5 aldiz lortu zuen, lehendabiziko biak 1936an eta berriro 1943 eta 1948an. Bere 44,49 markak 1949 arte iraun zuen.

Palanka jaurtiketan ere 8 aldiz izan zen Espainiako txapelduna, 1933 eta 1957 artean. Modalitate honetan errekorra ere izan zuen hainbat aldiz. Euskal Herrian ez ezik Gaztelan eta Aragoin ere egiten den herri kirol hau Berlingo Olinpiar Jokoetara joatekotan izan zen, bertan erakusteko.

Gerra zela eta[2], 1948ko Londresko Olinpiar Jokoetara arte ezin zuen nazioarteko txapelketan parte hartu[3]. 41 urte zituela, 14.a izan zen 28 partaideen artean.

Guztira, 60 aldiz izan zen Bizkaiko txapelketa: 20 disko jaurtiketan, 19 palanka jaurtiketan, 15 pisu jaurtiketan, 4 xabalina jaurtiketan, behin maila jaurtiketan eta beste behin Jauzi hirukoitza, denak 1928 eta 1961 artean lortuak.

1966an beterano maila sortu eta Erauskinek mailaz aldatu eta hainbat Espainiako txapelketak lortu zituen, azkena 1979 70 urte baino gehiagoko disko jaurtiketan[4].

"Erauskin estiloa" - "Estilo Español" aldatu

1956an, 48 urte zituela, Felix Erauskinek xabalina jaurtitzeko metodo berria asmatu eta kirol mundua goitik behera aldatu zuen[5][6]. Xabalina jaurtitzeko palankariek erabilitako teknika bera probatu zuen[7], xabalinari biraketa emanez hain zuzen ere. Berak ondo baino hobeto ezagutzen zuen teknika hau palanka jaurtiketan txapelduna zelako. Finean egoteko zaharregia bazen ere, Montjuiceko estadioan teknika frogatu eta erraz lortu zuen Espainiako errekorra. Komunikabideek teknika berriari Erauskin estiloa edo estilo espainiarra deitu zioten[8].

Laster Erauskin berak eta Jose Antonio Iguaran, Manuel Clavero Minguillón edota Miguel de la Quadra-Salcedo jarraitzaileek teknika hobetu eta emaitza hoberenak lortu zituzten, izan ere De la Quadra Salcedo gazteak munduko errekorra lortu zuen, eta nolatan lortu, lehendabizikoz 100 metro baino urrunago bidali zuen xabalina, 112 metro lortuz. Hala ere, Nazioarteko Atletismo Federazioak arriskutsuegitzat jo zuen teknika berria eta debekatu zuen[9]. Nahiz eta garai hartako espezialitate atletiko desberdinetako araudia olinpiada batzuen aurreko hamalau hilabeteetan ezin aldatu, Melbourneko (1956) olinpiadak hasi baino bi hilabete lehenago, xabalina jaurtitzeko araudia eta estatutuak aldatu egin zituzten “Erauskin estiloa” ez homologatzeko asmoz, arriskutsua zela kontuan hartzen baitzuten.

Horretarako erreglamentua aldatu zuen eta bai jaurtitzailea bai xabalina ezin zutela jaurtitzeko alderditik atzeraka izatea agindu zuen. Segidan era horretan lortutako errekor guztiak ez ziren homologatuak izan.[10] Xabalinan, Felix Erauskinen errekor ofiziala 102,8 metrotan ezarrita dago, garai hartan munduko errekortzat hartu zen, araudia oraindik ez zutelako aldatu. 1957. urtean, espainiar selekzioa Puerto Rico eta Estatu Batuetara bidaiatu zen erakusketa batzuk egiteko. Estatu Batuetako West Point akademia militarrean, estatubatuar militarrak aurrean zituela, xabalina 95 metrotara jaurti zuen 5 metro baino gutxiagoko erradioa zuen zirkuluan, jaurtiketa mota hau arriskutsua ez zela argi uzteko.

Egil Danielsen atleta norvegiar batek, Felixen teknika erabiliz 93,70 metro lortu zituen. Raimo Mikilas, Oiva Mentula eta Matti Jaervinan atleta finlandiarrek ere teknika hau probatu zuten.

Sariak eta omenaldiak aldatu

Kirol arrakastaz gain, bere bizitzan zehar Felixek hainbat omenaldi eta sari desberdin batzuk jaso zituen. 1981. urteko ekainaren 17an, Espainiako Atletismo Federazioak bere urre medaila eman zion.

Erreferentziak aldatu