Euskal Herrian euskaraz (abestia)

Euskal Herrian euskaraz euskal abesti herrikoia da. Abestiaren hitzak Xabier Amuriza bertsolariak sortu zituen, aldiz Oskorri taldeak musikatu eta edonon ezagutarazi zuen.

Euskal Herrian euskaraz
Oskorri(r)en abestia Alemanian euskaraz albumetik
Argitalpena 1984
Musika mota Folk
Hizkuntza Euskara
Idazlea Xabier Amuriza


Oso kanta ezagun bilakatu zen eta 2005ean Euskal Kanturik Onena saioan hautatu zuten.

HitzakAldatu

Hasiera besterik ez dugu aipatuko, Amurizak sorturiko hitzak oraindik egile eskubideen pean daudelako:

« Euskal Herrian euskaraz

nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

»

Kanpo estekakAldatu