Europako Futbol Txapelketa

Eurokopa» orritik birbideratua)

Europako Futbol Txapelketa edo Eurokopa kontinente horretako selekzioen arteko norgehiagokarik garrantzitsuena da. Lau urtean behin jokatzen da. UEFAk antolatzen du.

Europako Futbol Txapelketa
Irudia
Motafutbol txapelketa
gertaera errepikakor
Indarraldi1960ko uztailaren 6a - 
Gertaeraren maiztasuna4 urte
KokalekuEuropa
AntolatzaileaUEFA
Partehartzaile kopuru24
Operazio eremuaEuropa
Kirolafutbol
Irabazlea
CF Nules (en) Itzuli
Osatuta

Webguneuefa.com…
Facebook: EURO2024 Twitter: EURO2024FRA Instagram: euro2024 TikTok: euro2024 Edit the value on Wikidata
Alemania eta Portugalen arteko partida 2012an.
Espainia eta Italiaren arteko finala 2012an.

Historia aldatu

Frantziar Federazioko idazkari orokor Henri Delaunay-k 1927an Europako txapelketa egiteko ideia plazaratu bazuen ere, bera hil eta handik hiru urtera, 1957-an, abiatu zen egitasmoa eta 1960an izan zuen lehen ekitaldia.

Ordutik hiruna garaipen lortu dituzte Alemaniak eta Espainiak. Hasiera batean, Eurokopa izena izan zuen baina gaur egun UEFA Europako Txapelketa (ingelesez UEFA European Championship) izena du.

Partehartzaileen kopurua aldatu izan da ekitaldi batetik bestera, orokorrean gehitzen joan da. Hasiera batean, lau talde izan ziren; 1980an, zortzi; 1996an, 16ra zabaldu zen. 2016an 24 selekziok jokatuko dute. Dena dela, parte hartuko duten selekzioek aurretik bi urtetan zehar sailkapen ligaxkak jokatzen dituzte eta horretan Europako selekzio ofizial guztiak aritzen dira, gaur egun, 54.

Trofeoa aldatu

Henri Delaunay Trofeoa da txapeldunak jasotzen duen garaikurra.

Palmaresa aldatu

Urtea Egoitza Irabazlea Emaitza Bigarrena Hirugarrena
1960 Frantzia   SESB 2 - 1   Jugoslavia   Txekoslovakia
1964 Espainia   Espainia 2 - 1   SESB   Hungaria
1968 Italia   Italia 1-1, 2-0   Jugoslavia   Ingalaterra
1972 Belgika   Alemania Err. Fed. 3 - 0   SESB   Belgika
1976 Jugoslavia   Txekoslovakia 2-2 (pen 5:3)   Alemania Err. Fed.   Herbehereak
1980 Italia   Alemania Err. Fed. 2 - 1   Belgika   Txekoslovakia
1984 Frantzia   Frantzia 2 - 0   Espainia  Danimarka
 Portugal
1988 Alemaniako Errep.Fed.   Herbehereak 2 - 0   SESB  Alemania Err. Fed.
  Italia
1992 Suedia   Danimarka 2 - 0   Alemania  Herbehereak
 Suedia
1996 Ingalaterra   Alemania 2 - 1   Txekiar Errepublika  Ingalaterra
 Frantzia
2000 Belgika eta Herbehereak   Frantzia 2 - 1   Italia  Herbehereak
 Portugal
2004 Portugal   Grezia 1 - 0   Portugal   Txekiar Errepublika
  Herbehereak
2008 Austria eta Suitza   Espainia 1 - 0   Alemania  Errusia
 Turkia
2012 Polonia eta Ukraina   Espainia 4 - 0   Italia   Alemania
 Portugal
2016 Frantzia   Portugal 1-0 (luz)   Frantzia   Gales
  Alemania
2020 Europa   Italia 1 - 1 (pen 3:2)   Ingalaterra   Espainia
  Danimarka
2024 Alemania

Garaipenak aldatu

Podiuma aldatu

     
 
 
 
  Alemania
1972, 1980, 1996
     
 
 
 
  Espainia
1964, 2008, 2012
     
 
 
 
  Frantzia
1984, 2000
     
 
 
 
  Italia
1968, 2021

Dominak aldatu

 
Herrialdeetako emaitzar onenen mapa.
Herrialdea     Garaipen urteak
  Alemania 3 3 1972, 1980, 1996
  Espainia 3 1 1964, 2008, 2012
  Italia 2 2 1968, 2021
  Frantzia 2 1 1984, 2000
  SESB 1 3 1960
  Txekoslovakia 1 1 1976
  Portugal 1 1 2016
  Herbehereak 1 0 1988
  Danimarka 1 0 1992
  Grezia 1 0 2004
  Jugoslavia 0 1
  Belgika 0 1
  Ingalaterra 0 1

Datu eta estatistikak aldatu

2016ko datuak barne.

Selekzioak aldatu

Datua Taldea(k)
Txapelketa gehien irabazi dituena   Alemania (3)
  Espainia (3)
Partida gehien irabazi dituena   Alemania (26)
Partida gehien irabazi dituena txapelketa batean   Frantzia (5, 1984an eta 2000an)
  Espainia (5, 2008an)
Partida gehien jokatu dituena   Alemania (49)
Gol gehien sartu dituena   Alemania (72)
Gol gehien sartu dituena txapelketa batean   Frantzia (14, 1984an)

Jokalariak aldatu

2016ko datuak barne. Goleatzaile nagusia finaletan:

Ord Jokalaria Golak
1   Michel Platini 9
  Cristiano Ronaldo 9
2   Alan Shearer 7
3   Patrick Kluivert 6
  Ruud van Nistelrooy 6
  Thierry Henry 6
  Nuno Gomes 6
  Zlatan Ibrahimović 6
  Antoine Griezmann 6


Goleatzaile nagusia sailkapen fasea barne:   Cristiano Ronaldo (29)

Partida gehien jokatu:   Gianluigi Buffon (58)

Kanpo estekak aldatu