Eugenia de Montijo enperatrizaren gaztelua

Eugenia de Montijo enperatrizaren gaztelua[1] edo Arteagako gaztelua[2] Gautegiz-Arteagan dagoen gaztelua da, Urdaibai erreserban kokatuta. Eusko Jaurlaritzak, 2001eko ebazpen bati esker, Sailkatutako Kultura Ondasuna da. Gaur egungo gaztelua jatetxe eta hotela da.

Eugenia de Montijo enperatrizaren Gaztelua
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Arteagako dorrea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGautegiz Arteaga
Koordenatuak43°21′07″N 2°39′15″W / 43.35202°N 2.654287°W / 43.35202; -2.654287
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIX. mendea
Arkitektura
ArkitektoaGabriel-Auguste Ancelet (en) Itzuli
Louis-Auguste Couvrechef (en) Itzuli
Estiloaarkitektura neogotikoa
Solairuak5
Ondarea
EJren ondarea15

Historia

aldatu

Gazteluaren oinplanua antzinako dorre baten zimenduetan kokatuta dago. Dorrea, jadanik XV. mendeko idazlanetan aipatua, zaharkituta zegoen XIX. mendean, laborantzan erabilia zelako.

Dorrea Arteaga leinuarekin, Montijoen senideak, lotura omen zuenez Eugenia de Montijo enperatrizak gazteluaren berrikuntza bultzatu zuen Bizkaiko Batzar Nagusiek bere semeari «jatorrizko bizkaitarra» titulua eman ziezaioten.

Enperadoreek bere arkitektoak Arteagara bidali bazituzten ere, ez ziren inoiz han bizi izan. Eugenia de Montijo erbesteratua zenean, Alba leinuaren laguntzaz Madrilen edo Sevillan bizi zen, gaztelua baztertuz.

Ezaugarriak

aldatu

Omentzeko dorre bat dirudien dorretzar neogotiko bat da, neo erdi-aroko jauregi bat da, arkitektura gotiko frantsesean inspiratua, Erromantizismoak duen estilo gotikoa berreskuratzeko ahaleginaren eragina duena.

Ojiba-arkuetan, animaliak irudikatzen dituzten gargoletan, bikoiztutako baoetan eta arkitektura militar gotikoaren elementu ezaugarriak (almenak, merloiak, matakoiak, etab.) erabiltzean adierazten da neogotizismo hori.

Oina, antzinako dorrearen zimendu berberean oinarritzen da eta aldeko 17 eta 12 metro dituen lauki zuzena eratzen du eta angelu batean poligono edo dorre oktogonal batek eteten du lauki hori eta dorre horren barne aldean gaztelu horren eskailera dago.

Mutxardadura duen marmol gris eta gorrizko silarrizko obran-aparejatua dago; bere lau fatxadetako bakoitzean, ojibazko bi arku altu ateratzen dira kanpoko aldeko zokalo edo frisotik goien dagoen erlaiza arteraino eta, horien artean, gustu bereko zortzi leiho ageri dira, bi solairu bakoitzerako eta nagusienak, armarri bikain bat erakusten du eta lau aldeetako goiko alde guztiak, eta dorretxoarenak, kanporantz irtendako zati bat dauka, almenatua eta beren soluetan irekitako dorretxo txiki batzuk dituztela.

Sukaldea, bodega eta zerbitzariek erabiltzeko areto bat daudeneko soto bat kontatu gabe, gazteluak bost solairu ditu. Marmolezko harmailadi zabal batek, lehenengo solairurako sarrerara eramaten du eta solairu horretan dago apaindurazko aberastasun handia duen atondo zabal bat. Bere bi saloietan, marmol grisezko eta haritzezko eta-zura mota bereko zokalo handiak dituztela, bi tximinia monumentalek beren edertasun guztia erakusten dute.

Bigarren solairua zen enperadoreen logelarako zena eta margozko bi beirate eder dituen otoitz-leku bat badago. Goiko solairuak, goi mailako neskame/ morroientzat ziren eta dorretxoaren barruan dagoen eskailera eliptikoa da solairu guztiak lotzen dituena.

Erreferentziak

aldatu
  1. Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua: Eraikin hau kultura ondasun izendatzeko agindua[Betiko hautsitako esteka], Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2001092. zenbakia, 2001-05-16.
  2. «Arteagako Gaztelua»[Betiko hautsitako esteka], Eusko Jaurlaritzaren turismo webgunea.

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa