Errola
Errola Nafarroa Beherean, Pirinioetako Otsamunho mendilerroan dagoen mendi bat da. Tontorra Banka eta Urepeleren arteko mugan dago.
Errola | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 911 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°05′12″N 1°23′16″W / 43.086789°N 1.387858°W |
Mendikatea | Otsamunho mendi-oinak |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Barruti | Baionako barrutia |
Kantonamendu | Baigorriko kantonamendua |
Frantziako udalerri | Banka |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Urepel/Banka/Aldude |
Mendikat | Mendikat |
Mendilerro txiki hau osatzen duten hiru mendietatik garaiena da, 911 metrorekin; hala ere, Euskal Mendizale Federazioaren katalogoak Otsamunho (901 m) sartzen du baina ez Errola[1]. .
Abiapuntuak
aldatuUrepelen, errepidean aurrera jarraitu behar da Gaineko Karrika izeneko auzoan sartu arte. Hemen, bide bat hartzen da iparrekialdera, Meharroztegi lepora igotzen dena, gailurraren tontorrean. Eskumatik, Hauzai lepora iristen da, baita Urtarai eta Lindus mendietara ere. Baina ez da hau hartu behar den bidea, baizik eta ezkerretara doana, nondik, inongo zalantzarik gabe, Errola mendiaren tontorrera iristen den.
Bankatik, Alduderanzko errepidea jarraitu behar da, kilometro bat egin ondoren, Hairako basorantz doan bidearekin duen bidegurutzera iritsi arte. Labarraren ezkerreko ertzetik, itzelezko goitiera duen errepide txiki bat igotzen da zintzurretik gora. Mutikoenea baserrira iristen da. Bide bat hegomendebalderantz abiatzen da, Marmaro izeneko leporantz helduz. Gailur belartsua igo behar da Otsaxar muinoaren tontorrera iristeko. Ibilaldia Otsamunhoraino jarraitu eta, ondoren, Mizpira lepotik, Errolaraino.
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |