Otsamunhoko mendi-oinak
Euskal Herriko mendi-oinak
Otsamunhoko mendi-oinak Nafarroa Behereko hegoaldean, Pirinioetan dagoen mendilerro txiki bat da. Inguru honetan, Pirinioetako mendilerro mordoa biltzen da. Errobien barneko mendilerroak Lauriñaga, Adartza, Lindus, Argaraiko mendilerro txikietan kokatuta dagoen gailurreria bat osatzen du, Otsamunho, Sorogain, Mendiaundi, Girizuko mendi-oinekin lotuta.
Otsamunhoko mendi-oinak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Errola |
Garaiera | 908 m |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 43°05′49″N 1°24′03″W / 43.09699°N 1.40071°W |
Honen parte da | Errobien barneko mendilerroa Lindus mendilerroa |
Mendikatea | Pirinioak |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendilerro hau iparralde-hegoalde norabidean dago eta Aldude ibaiaren eta bere adarra den Hairako errekaren arroak banatzen ditu. Bere punturik altuena Errola mendia da, 908 metrorekin. Mendilerroan dagoen Otsamunho mendiak ematen dio izena mendi̠-oinari.

Mendiak aldatu
- Errola, 908 m[1][2] 43°05′07″N 1°23′23″W / 43.0853221°N 1.3897531°W
- Otsamunho, 901 m 43°05′44″N 1°23′43″W / 43.0956663°N 1.3953677°W
- Otsaxar, 825 m 43°06′09″N 1°23′32″W / 43.1024640°N 1.3920877°W
- Xoxako kaskoa, (655 m ?) 43°06′44″N 1°23′42″W / 43.1122382°N 1.3950963°W
- Kurutzegiko kaskoa, (615 m ?) 43°07′03″N 1°23′40″W / 43.1175678°N 1.3945204°W
- Morroine, 603 m 43°05′09″N 1°25′05″W / 43.0859053°N 1.4180068°W
- Zohuta, 575 m 43°04′41″N 1°25′05″W / 43.0780970°N 1.4180740°W
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Berrikusketen arduraduna: Patxi Galé. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Mendien koordenatuak, garaiera eta prominentzia jakiteko, ikus Peakvisor.com webgunea. - ↑ Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.