Ireki menu nagusia

Eloy Erentxun (Arroa goia, Zestoa, Gipuzkoa, 1904ko azaroaren 29aDonostia, Gipuzkoa, 1987)[1] margolaria izan zen. Euskal Herriko paisaiak aztertu zituen batik bat bere lanetan.

Eloy Erentxun
Bizitza
Jaiotza Zestoa1904ko azaroaren 29a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia, 1987 (82/83 urte)
Jarduerak
Jarduerak margolaria

BizitzaAldatu

Irakasle izateko ikasi zuen Iruñean eta irakasle bezala aritu 1941 arte. Oraindik irakasle zela, Asturiaseko Cirieño herrian sortu zitzaion marrazketarekiko interesa, bere ikasleak marrazteari ekin zionean.

1942an Madrilera joan zen bizitzera eta "Asociación de Pintores y Escultores" delakoan aritu zen ikasten. Ordutik, Bartzelonan, Gasteizen eta Caracasen (Venezuela) bizi izan zen, azken honetan 15 urtez (1950-1965), Euskal Herrira behin betiko bueltatu baino lehen, Donostiara hain zuzen.

LanakAldatu

Olio pintura landu zuen batik bat, arkatzez, ikatz-ziriz, lumaz, zein errotulagailuz egindako marrazkiak baditu ere.

Bere lanik gehienek Euskal Herriko paisaia desberdinak dituzte gaitzat, eta Espainian eta Venezuelan zehar beste hainbat lan ere egin zituen. Erretratua ere landu zuen.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Eloy Erenchun Onzalo», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

BibliografiaAldatu

  • Ugalde, Martin, Eloy Erentxun: 1904-1987, Editorial San Sebastián, Donostiako Aurrezki Kutxa, 1987.
  • Plazaola Artola, J., Historia del Arte Vasco vól. IV: Siglo XX, Hostoa argitaletxea. 838. or.
  • Argia Astekaria, 637. zenb., 1975.[1]