Ireki menu nagusia
Sizilia arkaikoa


Elimoak (antzinako grezieraz: Ἔλυμοι; latinez: Elymi) Europako antzinako herri bat zen, Brontze eta Antzinaro klasikoan Siziliako mendebaldean bizi zena.

Eduki-taula

JatorriakAldatu

Istorio mitologikoez aparte, ezer gutxi dakigu elimoen nortasunez eta kulturaz. Zaila da haien auzokideetatik (sikanoak) bereiztea Burdin Aroko aztarna arkeologikoetan (K.a. 1100-700). Geroago, ematen du greziar kolonizatzaileen alderdi asko onartu zituztela, hala nola, Segesta tenplua eraikitzea eta greziar alfabetoa erabiltzea beraien hizkuntzan idazteko. Gaur egun inork elimoen hizkuntza deszifratu ez duenez, espekulatu da ez indoeuroparreko hizkuntza den .

 
Segestako elimoen tenplua

HistoriaAldatu

Elimoen jatorri zehatzak ezezagunak dira, nahiz eta (zenbait aurkikuntza arkeologikoetan oinarriturik), Siziliara emigratutako anatoliarrak ziren[1]. Antzinako greziarrentzat troiataren ondorengoak ziren. Tuzididesen ustez, haien arbasoak Troiako errefuxiatuak ziren. Akeoek Troia suntsitu zutenean, talde batek alde egin zuen eta Mediterraneoan zehar bidaia luze baten ondoren, Sizilian lehorreratu ziren. Sorterriko sikanoekin ezkondu ziren etnia berri bat sortuz, elimoak. Virgiliok zioenez, elimoak Siziliara heldu ziren Alzestes heroiak gidatuta.

Elimoek harreman lagunkoiak eta aliantzak zituzten Kartagorekin eta etengabeko gatazkak Siziliako mendebaldeko greziar kolonien espantsionismoarekin, Selinonterekin gehienbat. Behin baino gehiagotan, K.a. 580 ondoren, Selinonteren mugengatik, gerrak piztu ziren. Elimoek Atenasekin aliatu ziren Selinonteren kontra borrokatzeko. Horrek zorigaiztoko siziliar espedizioa eragin zuen (K.a. 415-413). Porrot horren ondoren, kartagotarrak berotu zituzten K.a. 409an Selinonte erasotzeko eta, azkenean, etsaiak suntsitu zituzten.

Hala ere, Lehenengo Gerra Punikoan Kartagoko aliantza utzirik Erromatarren alde jarri ziren. Erromatar garaian, elimoen estatus bereziarekin, ez zituzten zergarik ordaindu behar. Dirudienez, egoera hau izan zen elimoak troiatarren ondorengoak zirelako, beraz erromatarren senideak. Elimoak erromatar garaian desagertu ziren, seguruena Siziliako populazioan asimilatu zirelako.

Elimoen lurraldeaAldatu

Elimoek eta sikanoek Siziliako mendebaldea partekatzen zuten, geroago feniziarrekin, eta azkenean grekoekin. Haien hiririk nagusienak honako hauek ziren: Segesta (hiriburu politikoa); Eryx (gaurko Erice) gune erlijiosoa, eta Entella. Beste hiri batzuen artean Elima, Haliciae, Iaitas, Hypana eta Drepanon zeuden.

 
Elimoen zonaldea eta hiririk nagusienak

ElimoeraAldatu

Nahiz eta indoeuroparra izan, elimoera ez du antzarik Italiako beste hizkuntzekin. Hurari buruz dakiguna, Erizen eta Segestan aurkitutako txanpoi eta zeramikako inskripzioetan agertu da. Azken hauetan, eskaitza erlijiosoei buruzko joskerak gramatikalak daude, datiboan idatzita. Greziar alfabetoko inskripzioak dira, K.a. VI eta IV. mendeen artekoak.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

kanpo loturakAldatu