Elba-Lübeck Kanala

Elba-Lübeck kanala (alemanez: Elbe-Lübeck-Kanal) (Elba-Trave Kanala bezala ere ezagutzen dena) ubide artifizial bat da, Schleswig-Holstein estatu alemaniarrean dagoena. Elba eta Trave ibaiak lotzen ditu Elbatik Itsaso Baltikorako sarbide bat delarik. 67 kilometroko luzera du. Iparralderen dagoen udalerria Lübeck da. Hegoalderenekoa, berriz, Lüneburg. Kanal honen ertzean dagoen beste herri bat Mölln da.

Elba-Lübeck Kanala
A20-Elbe-Lübeck-Kanal.JPG
Datu orokorrak
Garaiera6 m
Luzera61,55 km
Geografia
Koordenatuak53°33′00″N 10°40′53″E / 53.55°N 10.681388888889°E / 53.55; 10.68138888888953°33′00″N 10°40′53″E / 53.55°N 10.681388888889°E / 53.55; 10.681388888889
Honen parte danational waterways in Germany (en) Itzuli
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Schleswig-Holstein
Hidrografia
Ibaiadarrak
IturburuaElba
BokaleaTrave
Mendizaletasuna
Lehen igoera+1900-06-16T00:00:00Z $2

Kanal honen aurrekaria Stecknitz Kanala izan zen, 1390 eta 1398 urte bitartean eraikia izan zena, Europako kanal artifizialik zaharrenetariko bat delarik. Kanal honek, Stecknitz (Trave ibaiaren ibaiadarra) eta Delvenau (Elbaren ibaiadarra) ibai txikiak lotzen zituen. Gatzaren ibilbide zaharreko zati zen. Stecknitz kanalak, 85 metroko sakonera zuen, 7,50 metroko zabalera eta 94 kilometroko luzera. Kanalak 17 zurezko esklusa zituen, horietatik Palmschleuse izena duena, Lüneburgen, oraindik existitzen delarik.

1900. urtean, kanal zaharra Elba-Lübeck kanal berriagatik ordeztu zen. Zati batean, kanal berriak, zaharraren bidea jarraitzen du. Kanal berria, orokorrean zuzena da, horren ondorioz, Lüneburg eta Lübeck arteko distantzia, 94 kilometrotik 67ra murrizten da.

Kanpo estekakAldatu