Ireki menu nagusia

Doris Benegas Haddad (1951, Caracas - 2016ko uztailaren 29a, Valladolid[1]) euskal herritar abokatua eta ezkerreko militante bat izan zen. PSE-PSOE alderdiko Txiki Benegas PSE-EEko euskal herritar politikariaren arreba zen.

Doris Benegas
Doris Benegas.jpg
Bizitza
Izen osoa Doris Benegas Haddad
Jaiotza Caracas1951
Herrialdea Gaztela
Heriotza Valladolid2016ko uztailaren  29a (64/65 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Kidetza Q9008740 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Communist Movement Itzuli
Izquierda Castellana

BiografiaAldatu

Venezuelako Caracas hiriburuan jaio zen, bere aita Jose Maria Benegas Etxeberria jeltzalea eta familia erbesteratuak bizi baitziren. Ama, Doris Haddad, Libanoko judu jatorria zuen.

Gaztaroa Donostian igaro zuen. 1970eko hamarkadan politikan militatzen hasi zen; unibertsitatean, Gipuzkoako Ikasle Iraultzaileetan eta Espainiako Mugimendu Komunistan sartu zen.

Valladolidera (Gaztela-Leon, Espainia) joan zen gero, eta Gaztelako ezkerreko mugimenduan eta Gaztela subjektu politiko gisa onartzearen alde hartu parte aktiboki. Abokatu lanetan, kaleratutako langile ugariren alde jardun zuen, Frankismoaren amaieraldera birritan atxilotua izan zen eta 1979an faxista talde batek Valladolideko bulegoa erre zion.

Euskal Herrian, ezker abertzalearen legez kanporatzearen aurka parte hartze aktiboa izan zuen; besteak beste mobilizazioetan parte hartuz baina, batez ere, 2009an Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Iniziatiba Internazionalista - Herrien Elkartasuna alderdiko bigarren zerrendaburu gisa aurkeztuz. Ezker abertzaleak bost urte zeramatzan orduan legez kanpo, baina Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasunak aurkezteko aukera izan zuen.

2016ko uztailaren 29an 64 urte zituela Valladolid hirian zendu zen.

EreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu