Miami Vice AEBtako akziozko telesail bat izan zen. 1984ko irailaren 16tik 1989ko maiatzaren 21era NBC eta USA Network kateetan aireratu zen. Don Johnson, Philip Michael Thomas, Saundra Santiago, Michael Talbott, John Diehl, Olivia Brown, Gregory Sierra eta Edward James Olmos aktoreek antzeztu zuten.

Miami Vice.svg Miami Vice
Jatorria
Sortzailea Anthony Yerkovich (en) Itzuli
Jatorrizko izenburua Miami Vice
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua 5
Atalak 112
Ezaugarriak
Genero artistikoa neo-noir (en) Itzuli, polizia prozesala, telebista drama eta polizia-telesaila
Hizkuntza ingelesa
Iraupena 42 minutu
Antzezlea(k)
Don Johnson (Sonny Crockett (en) Itzuli)
Philip Michael Thomas (Ricardo Tubbs (en) Itzuli)
Saundra Santiago (en) Itzuli
Michael Talbott (en) Itzuli
John Diehl
Olivia Brown
Edward James Olmos


[[Kategoria:Saundra Santiago (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Michael Talbott (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]


Ekoizpena
Ekoizle eragilea Michael Mann
Anthony Yerkovich (en) Itzuli
Dick Wolf
Bestelako lanak
Musikagilea Jan Hammer (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea NBC
USA Network logo (2016).svg USA Network (en) Itzuli
Hasiera-data 1984ko irailaren 16a
Amaiera-data 1990eko urtarrilaren 25a
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Miami
Kanpo loturak
nbc.com…

Telesail honen hasierako doinua aski ezaguna bilakatu zen, euskaldunontzat agian hasierako irudietan eszenarik oroituena Jai Alai edo Zesta Punta partidua jokatzen duten pilotarien une laburra delarik.

2006an izen berdineko filma estreinatu zen, Colin Farrell eta Jamie Foxx aktoreek antzeztua.

Herri kulturanAldatu

1980ko hamarkadako telesail arrakastatsu eta ospetsuenetako bat izan zen, bi protagonistak estetikoki gizonezko askoren eredu bihurtu ziren, adibidez Armaniren jaka baten azpian kamiseta informal bat eramatea, italiar moda, pastel koloreko jantziak janztea, Ray-Ban eguzkitako betaurrekoak edota hiru egunetako bizarraz agertzea, gainera bertan agertzen zen luxua eta batez ere auto modeloak askoren desiragarri ere izan ziren, batez ere Ferrari Daytona eta Ferrari Testarossa modeloak.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

James "Sonny" Crockett (Don Johnson) eta Ricardo "Rico" Tubbs (Philip Michael Thomas) Miami hirian kasu ugari argituz jarduten duten ustelkeriaren aurkako brigadako bi polizia dira. Euren buruzagia Martin Castillo (Edward James Olmos) tenientea da.

Kanpo estekakAldatu