Tin Cup
Tin Cup (euskaraz Latoizko Kopa), 1996ko Ron Shelton estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta John Norville gidoilariarekin elkarlanean idatzitako kirol drama-komedia film bat da. Kevin Costner, Rene Russo, Cheech Marin eta Don Johnson aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuRoy McAvoy (Kevin Costner) iraganean golfari ospetsua izan zena autokarabana batean garagardoa edanez eta oglf ikastaroak emanez bizi da, baina denbora laburrean bi proposamen jasoko ditu: Molly Griswold (Rene Russo) emakume erakargarriari golf ikastaroak irakastea, eta aldi berean haren mutilaguna den eta bere iraganeko kirol arerioa David Simms (Don Johnson) golfari ospetsuaren caddya izatea.
Aktoreak
aldatu- Kevin Costner: Roy "Tin Cup" McAvoy
- Rene Russo: Molly Griswold doktorea
- Don Johnson: David Simms
- Cheech Marin: Romeo Posar
- Rex Linn: Dewey
- Linda Hart: Doreen
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)