Domingo Faustino Sarmiento

Domingo Sarmiento» orritik birbideratua)

Domingo Faustino Sarmiento (San Juan, Río de la Platako Probintzia Batuak, 1811ko otsailaren 15a - Asuncion, Paraguai, 1888ko irailaren 11) argentinar idazle eta politikaria izan zen. 1868-1874 bitartean Argentinako presidentea izan zen.

Domingo Faustino Sarmiento

Argentinako senataria

1875eko maiatzaren 29a - 1879ko abuztuaren 28a
Barrutia: San Juan probintzia

Argentinako presidentea

1868ko urriaren 12a - 1874ko urriaren 12a
Bartolomé Mitre - Nicolás Avellaneda (en) Itzuli

Argentinako presidentea

1868ko urriaren 12a - 1874ko urriaren 11
Bartolomé Mitre - Nicolás Avellaneda (en) Itzuli
ambassador of Argentina to the United States (en) Itzuli

1863ko abenduaren 4a - 1868
ambassador of Argentina to Chile (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSan Juan1811ko otsailaren 14a
Herrialdea Argentina
HeriotzaAsuncion1888ko irailaren 11 (77 urte)
Hobiratze lekuaLa Recoleta hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AmaPaula Zoila Albarracín Irrazábal de Sarmiento
Ezkontidea(k)Benita Martínez Pastoriza (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, kazetaria, militarra, diplomazialaria eta historialaria
Lantokia(k)Buenos Aires
Lan nabarmenak
Zerbitzu militarra
Adar militarraKolonbiako Armada Nazionala
Graduadibisio-jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Unitarioa

Find a Grave: 6919956 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Juan Manuel de Rosasen kontra aritzeagatik Txilera erbesteratu behar izan zuen. 1855ean, Argentinara itzuli eta, besteak beste, diputatu (1860), gobernadore (1862-1864), eta errepublikako lehendakari (1868-1874) izendatu zuten.

Lehendakari izan zen garaian hezkuntzaz arduratu zen bereziki, eta Europako eta Estatu Batuetako irakaskuntza-ereduetan oinarrituriko berrikuntzak egin zituen. Horrezaz gainera, ekonomia eta garraioak indartu eta Argentinako lehen errolda egin zen haren agintaldian.

Sarmientoren idazlanak, haren politika-jarduera bezala, ideia liberaletan oinarrituak dira, eta garai hartako Argentinako bizimoduaren deskribapen bikainengatik dira batez ere aintzat hartuak. Haren lanetako batzuk Facundo: Civilización y Barbarie (1845), Viajes (1849), Recuerdos de provincia (1850) eta La vida de Dominguito (1886) dira.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Domingo Faustino Sarmiento