Greziar mitologian, Pluto (antzinako grezieraz Πλοῦτος Ploũtos, aberastasuna), aberastasunaren pertsonifikazioa da, eta, zentzu honetan, nekazaritzaren jainkoa ere bada, uzta, oparotasunari loturik.

Pluto (jainkoa)
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
DomeinuaAberastasuna
Familia
AitaIasion (en) Itzuli
AmaDemeter

Hesiodoren Teogoniaren arabera, Pluto, Demeter eta Iasionen semea zen. Aristofanes komediagilearen arabera, Zeusek itsutu zuen, bere opariak aurreiritzirik gabe banatzeko gai izan zedin. Hadesekin lotua dago, eta, sarri, gazte baten, edo, hobe esanda, ugaritasunaren adarra (kornukopia ere deitua) daraman ume baten ezaugarriekin irudikatzen da.

Ondoren, Pluto, Demeterren istoriotik banandu zen, eta aberastasun orokorraren pertsonifikazio bihurtu zen, Aristofanesen komedian agertzen den bezala.

Aristofanesek, Pluto izeneko bere komedian, Plutori ikusmena itzuliz gero zer gertatuko litzatekeen erakusten du.

Pluto, ozeanide baten izena ere bada.


Kanpo estekak aldatu