The Great Escape
The Great Escape (euskaraz Ihesaldi Handia) 1963ko John Sturges estatubatuar zinema zuzendariaren film bat da. Bertan garai hartako izar eta aktore ospetsu ugarik antzeztu izan zuten: Steve McQueen, James Garner, Richard Attenborough, James Donald, Charles Bronson, Donald Pleasence, James Coburn eta David McCallum.
Film hau bere soinu bandarengatik ere oso ospetsua da, hau Elmer Bernstein musikagileak konposatu zuelarik. Bestalde, Steve McQueen aktorearen pertsonaia lotsagabe eta ausartak Alemaniako landan zehar motoz burututako ihes eszena ikusgarriak ere ospetsuak bilakatu ziren.
ArgumentoaAldatu
1944, Bigarren Mundu Gerra, naziek 400 preso britainiar, estatubatuar, kanadiar, australiar eta zeelandaberritar Alemaniako kontzentrazio-esparru batean sartu berri dituzte, 400 preso hauek preso aliatu guztien artean iheslari, ipurtarin eta erreboltarienak dira, hots, sagar ustel guztiak, hortaz naziek Von Luger kolonelaren zuzendaritzapean dauden zaindari bereziek zaindutako segurtasun goreneko kontrezio-esparru horretan barneratzea erabaki dute.
Baina berehala presoak ixilpeko ihesaldi bat antolatzen hasiko dira, bienbitartean naziek hura nola edo hala zapuzten saiatuko direlarik.
AktoreakAldatu
- Steve McQueen: Virgil Hilts kapitaina
- James Garner: Bob Hendley kapitaina
- Richard Attenborough: Roger Bartlett komandantea
- James Donald: Ramsey kolonela
- Hannes Messemer: Von Luger kolonela
- James Coburn: Louis Sedgwick
- Charles Bronson: Daniel Wellinski tenientea
- Donald Pleasence: Colin Blythe
- David McCallum: Eric Ashley-Pitt komandantea
- Gordon Jackson: Sandy MacDonald
- Nigel Stock: Denis Cavendishn tenientea
- John Leyton: William Dickes kapitaina
- Angus Lennie: Archibald Ives
- Robert Graf: Werner
- Jud Taylor: Goff
- Hans Reiser: Herr Kuhn, SS
- Harry Riebauer: Strachwitz
- William Russell: Sorren
- Robert Freitag: Posen kapitaina
- Ulrich Beiger: Preissen (Gestapo)
- George Mikell: Dietrich, SS tenientea
- Lawrence Montaigne: Haynes
- Robert Desmond: Griff
- Til Kiwe: Frick
- Heinz Weiss: Kramer
- Tom Adams: Dai Nimmo
- Karl-Otto Alberty: Steinach, SSko ofiziala