Kidnapped (1978ko telesaila)

Kidnapped (euskaraz: «Bahitua») 1978an Britainia Handiko HTV, Frantziako Technisonor eta Alemaniako TMG telebista kateek elkar lanean eginiko telesaila bat da. Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen izen bereko Kidnapped eta honen bigarren zatia izan zen Catriona eleberrietan oinarritua dago. Guztira 13 atalez osatua, zuzendaria Jean-Pierre Decourt izan zen eta Ingelesez grabatu zuten. Telesailaren bi protagonista nagusiak David McCallum eta Ekkehardt Belle aktoreak izan ziren.

Kidnapped (1978ko telesaila)
Jatorria
Argitaratze-data1978
IzenburuaDie Abenteuer des David Balfour
Jatorrizko hizkuntzaalemana
Jatorrizko herrialdeaAlemania
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko filma eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena6:4 minutu
Deskribapena
OinarrituaBahitua
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jean-Pierre Decourt (mul) Itzuli
[[Kategoria:Jean-Pierre Decourt (mul) Itzuli zuzendutako filmak]]
Antzezlea(k)
David McCallum
Ekkehardt Belle (David Balfour (en) Itzuli)
Aude Landrey
Patrick Magee
Bernhard Wicki
Arthur Brauss
James Cosmo
Andrew N. Schofield (en) Itzuli
Jutta Speidel (mul) Itzuli
Ullrich Haupt, Jr. (en) Itzuli
Ferdy Mayne
Andrew Keir
Jack Watson
Erik Schumann







[[Kategoria:Andrew N. Schofield (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jutta Speidel (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ullrich Haupt, Jr. (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



Ekoizpena
EkoizleaWalter Ulbrich (en) Itzuli
[[Kategoria:Walter Ulbrich (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaVladimir Cosma
Argazki-zuzendariaBrian Morgan (en) Itzuli
IMDB: tt0077037 Edit the value on Wikidata

Telesaila Eskozian Jakobiten matxinada garaian girotua dago. Bertan, David Balfour gaztea eta Alan Breck Stewart eskoziar matxinatuaren nondik norakoak azaltzen dira.

Telesaila honetan zehar Eskoziako Lur Garaietako paisai eder ugari agertzen dira. Telesailaren soinu banda edo sarrerako abestia, David's song, Vladimir Cosma errumaniar musikagileak eskoziar musika herrikoian oinarrituz konposatu zuen, bertan entzuten den Liam O'Flynn irlandarrak uilleann pipes gaita jo zuelarik.

Euskal Herrian 1980 eta 1990ko hamarkadan ETB1an euskaraz eta ETB2n gaztelaniaz aireratu zen. Telesailaren Ingelesezko bertsioak Eskoziako ingelesa nahiz eskozieraren ahoskera ederki matendu zituen, ezaugarri bikain hau beste hizkuntzetako bikoizketetan galdu zelarik.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eskozia, 1751. 1745eko Cullodengo guduan Eskoziako Lur Garaietako klanek britainiar gudarostearen aurka jasandako porrotaren ondoren, bizirautea lortu duten eskoziar matxinatu ugari ihes egin eta erbestean bizi dira. Urte honetan, Frantzian erbesteratua egon den Alan Breck Stewart (David McCallum) eskoziar matxinatua Eskoziara frantziar ontzi batean itsasoz iritsi berri da, baina txalupa batean bakarrik lurrartu bezain laster britainiarrek prestatua zioten segadan erortzen da, halere britainiarrengandik nola edo hala ihes egitea lortu eta Eskoziako Lur Garaietan ezkutatzean lortzen du, han oraindik bizirik dauden jakobitar buruzagiekin harremanetan jarri eta haien aldeko boluntarioekin britainiarrei aurka egingo dien eskoziar jakobitar gudaroste matxinatu berri bat elkartu asmoz.

Bitartean, Eskoziako Lur Beheretako herri batean David Balfour (Ekkehardt Belle) gazteari aita alarguna hil berri zaio eta gurasorik ez duenez, ezagutzen ez duen Ebenezer Balfour (Patrick Magee) osaba topatu (aitaren anaia) eta harekin familiaren etxean bizitzeko asmoz herritik alde egin eta Edinburgh hiriburura zuzenduko da. Hiri honetako kaleetan barna dabilela, ezusteko gertaera baten ondorioz Catriona Drummond (Aude Landry) neska gaztea ezagutuko du, MacGregor klan jakobitar matxinoaren kideetako bat dena, topaketa labur horren ondorioz mutila neskaz maiteminduko delarik.

Gauez, David gaztea hiriaren kanpokaldean dagoen Balfourtarren dorretxera iritsi eta harriduraz eraikina oso utzia eta narrastua dagoela ikusiko du. Ebenezer osabari dei egin eta osaba leihoan eskopeta batez agertuko da, hasiera batean etorri berria den ezezaguna nor den galdetuz, Davidek Ebenezerri bere anaiaren semea dela esaten dionean, honek txunditurik dorretxeko atea ireki eta afaltzen emango dio, bitartean bere aitaz mintzatu eta Davidek osabari bere aitaren eskuz idatzia dagoen eskutitz bat erakutsiko diolarik, horrela osabari bere benetako ilobaren aurrean dagoelako zalantza guztiak uxatuz. Azkenik, osabak ilobari bere logela erakutsi, eta Davidek bertan lo egingo du.

Ebenezer osaba zitalak bere iloba anaiaren semea izanik legez eta ondorengotzaz dorretxeaz jabetzeko beldur denez, engainuen bidez Ipar Amerikako Carolina koloniara doan itsasontzi batean sartaraziko du (hortik eleberria nahiz telesailaren Bahitua izenburua), hara ailegatzerakoan esklabo gisa sal dezaten. Itsasontzi horretako kapitain ankerrak David morroi lanetan jarri eta eskifaia modu basatian tratatuko du. Eskoziako kostaldean daudela, gauez Alan Breck Stewart itsasontzira igoko da, erbestera joan asmoz. Itsasontzia eskoziar kostaldean hondoratu eta Alan nahiz Davidek bizirik irtetea lortuko dute.

Behin, lur lehorrean, David gaztea osabaren dorretxera itzultzen saiatuko da. Bidean doalarik, Red Fox Campbell (Frank Windsor) eskoziar ofizial loialista eta bere britainiar gudaroste talde bat topatuko ditu, Red Fox Campbell eta David solasean ari direnean, muino batean ezkutatua dagoen tiratzaile ezezagun batek Red Fox Campbelli tiro eginez larriki zauritu eta ihesari emango dio. Aldi berean, britainiarrek David gaztea tiratzaile ezezagunaren adiskidea delakoan biei tiroka hasiko zaie, horrela David bera ere ihes egitera behartua egongo delarik.

Jada, britainiarrengandik ihes egitea lorturik, David gazteak Alan Breck Stewart matxinatua topatu, eta tiratzailea bera izan zela jakingo du. Ordutik aurrera, Red Fox Campbell zaurietatik sendatu eta Alan Breck Stewart jakobitar matxinatua atzeman eta hiltzen saiatuko da, Alanek gauza berbera egiyen saiatuko delarik. Honela, matxinatua eta gaztearen patua elkartu eta biek Eskozian zehar abentura ugari biziz: Alan Breck Stewartek eskoziar jakobitak elkartu eta britainiarren aurkako matxinada berri bat antolatu asmoz, eta David Balofur gazteak Ebenzeer osaba topatu, haren saldukeriaz mendekatu, Balfourtarren ohorea eta aitarena berreskuratu eta Catriona neskarekin elkartu asmoz.

Aktoreak

aldatu

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu