David Brewster
Sir David Brewster KH[1] PRSE[2] FRS FSAScot FRSSA MICE (Canongate, 1781eko abenduaren 11 – Allerly, 1868ko otsailaren 10a) zientzialari, asmatzaile, idazle eta akademia administatibo eskoziarra izan zen.[3][4][5][6] Ezaguna da argiaren polarizazioaren inguruan egin zituen azterketengatik. Zehazki esateko, islapen bidezko polarizazioaren legea deskubritu zuen. Lege horri bere izena eman zaio.[7]
Brewster bere optika fisikoko lan esperimentalagatik ezaguna da, bereziki argiaren polarizazio alorrean eta Brewster angeluaren aurkikuntzagatik.[8] Horrez gain, errefrakzio bikoitza ikertu zuen kriistaletan konpresiopean eta fotoelastizitatea aurkitu zuen,[9] mineralogia optikoaren alorra eratuz.[10][11] Argazkilaritzan pioneroa zen, Brewster-ek estereoskopioa hobetuz, "estereoskopio lentikular" izenpean,[12] eta lehen 3D-tan ikusteko gailu eramangarria eratuz.[13] Gainera, kamara binokularra,[14] bi motatako polarimetroak, lente polizonalak,[15] itsasargiko argiztatzea,[16] eta kaleidoskopioa asmatu zituen.[17]
Familia
aldatuBrewster bi aldiz ezkondu zen. Lehen emaztea Juliet Macpherson (ca. 1776 – 1850) izan zen, James Macpherson-en (1736 – 1796) alaba eta bere Ossian olerki bildumaren itzultzailea.[18] 1810ko uztailaren 31an ezkondu ziren Edinburgon, eta lau seme eta alaba bat izan zituzten:[19]
- James (1812 – ).
- Charles Macpherson (1813 – 1828).
- David Edward Brewster (1815 – ).
- Henry Craigie (1816 – 1905).[20]
- Margaret Maria Gordon (1823 – 1907).
Bigarren emaztea Jane Kirk Purnell (1827an jaioa) zen, Scarborough-ko Thomas Purnell-ren bigarren alaba. 1857ko martxoaren 26 edo 27an ezkondu ziren Nizan.[19]
Erreferentziak
aldatu- ↑ The medal yearbook, 2015. Token Publishing 2014 ISBN 978-1-908828-16-3. PMC 897585746. (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ (Ingelesez) «Past Fellows» Royal Society of Edinburgh (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ Matthew, H. C. G., ed. (2004-09-23). «The Oxford Dictionary of National Biography» The Oxford Dictionary of National Biography (Oxford University Press): ref:odnb/3371. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ Brewster, Sir David. (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ (Ingelesez) «Sir David Brewster» Brewster Kaleidoscope Society (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ «Sir David Brewster at Historic Camera» historiccamera.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ «Argiaren polarizazioa - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-08).
- ↑ (Ingelesez) «IX. On the laws which regulate the polarisation of light by reflexion from transparent bodies. By David Brewster, LL. D. F. R. S. Edin. and F. S. A. Edin. In a letter addressed to Right Hon. Sir Joseph Banks, Bart. K. B. P. R. S» Philosophical Transactions of the Royal Society of London 105: 125–159. 1815-12-31 doi: . ISSN 0261-0523. (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ Bress, Thomas J.. (2009). The influence of processing and fluid parameters on injection molding flow. ISBN 978-1-109-11089-0. PMC 1194688105. (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ Chisholm, Hugh, (22 Feb. 1866–29 Sept. 1924), Editor of the Encyclopædia Britannica (10th, 11th and 12th editions). Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ Whewell, William. (1859). History of the inductive sciences, from the earliest to the present times. New York, D. Appleton and Co. (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ «The Project Gutenberg eBook of The Evolution of Photography , by John Werge» www.gutenberg.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ «The Stereoscopic Camera Unit» 3D TV and 3D Cinema (Routledge): 37–68. 2012-11-12 ISBN 978-0-240-81462-9. (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ Hankins, Thomas L.. (1995). Instruments and the imagination. ISBN 978-1-4008-6411-9. PMC 889252900. (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ (Ingelesez) Brewster, David. (1828/ed). «V. On the Construction of Polyzonal Lenses, and their Combination with plain Mirrors, for the purposes of Illumination in Light-Houses» Earth and Environmental Science Transactions of The Royal Society of Edinburgh 11 (1): 33–72. doi: . ISSN 2053-5945. (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ Crompton, Samuel Willard. (2003). The ultimate book of lighthouses : history, legend, lore, design, technology, romance. (Fully rev., expanded, and updated ed. argitaraldia) Thunder Bay Press ISBN 1-59223-102-0. PMC 53901571. (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ Brewster, David. (1858). The kaleidoscope, its history, theory and construction with its application to the fine and useful arts. London, J. Murray (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ (Ingelesez) Devine, T. M.; Wormald, Jenny. (2012-01-26). The Oxford Handbook of Modern Scottish History. OUP Oxford ISBN 978-0-19-956369-2. (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ a b (Ingelesez) Margaret Maria Gordon. (1881). The Home Life of Sir David Brewster. D. Douglas (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ «Luminous-Lint - Photographer - Henry Craigie Brewster» www.luminous-lint.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).