Polarimetro
Argi polarizatuak optikoki aktiboa den substantzia bat zeharkatzen duenean haren polarizazio-planoak egiten duen biraketa neurtzeko tresna
Polarimetroa isurkari batetik igarotzen den argi polarizatuaren polarizazio planoak duen errotazio optikoa neurtzeko erabiltzen den tresna da. Iturri monokromatiko batetik (sodiozko lanpara batetik, adibidez) datorren argia polarizatzaile batetik igarotzen da. Lortzen den argi polarizatua aztertu nahi den isurkaria gordetzen duen hodi batetik pasarazten da, eta irtetean analizatzaile batean jasotzen da argi hori. Analizatzaile horretan errotazio angelua neurtzen da.

Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-03-14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.