Polarizazio (uhinak)

Polarizazioa edozein motatako zeharkako uhinek, bereziki uhin elektromagnetikoek eta elastikoek, beren dardara norabideak mugatzeko duten tasuna da. Argi normalak bere norabidean normal diren plano posible guztietan dardartzen duen bezala, argi polarizatuak plano bakar batean dardartzen du; dardararen formaren arabera hiru polarizazio mota ezagutzen dira:

  • zirkularra; barreiatzen den uhinaren bektore magnitudeak zirkunferentzia bat egiten duenean
  • lerrozuzena, bektore magnitudea plano finko bati paraleloa denean
  • eliptikoa, bektore magnitudeak elipse bat egiten duenean.
Polarització rectilínia Polarització circular Polarització el·líptica
Lerrozuzena Zirkularra Eliptikoa

EzaugarriakAldatu

Zeharkako edozein uhinen dardara elkarzut dago uhina hedatzen den norabideari buruz; beraz, dardara hori aise deskonposa daiteke uhina hedatzen den norabideari buruz elkarzut dagoen planoaren osagai angelu zuzenetan. Esate baterako, x norabidean barrena hedatzen ari den uhin elektromagnetikoan (uhin elektromagnetikoak zeharkako uhinak dira), eremu elektrikoa eta magnetikoa yz planoari buruz paraleloa den planoan daude, eta y eta z osagaietan deskonposa daitezke. Eremu elektrikoa espazioko lerro zuzen bati buruz paralelo mantentzen bada, uhina lerroan dago polarizatua (polarizazio laua duela ere esaten da). Kasu horretan, eremu magnetikoak ere etengabe iraungo du espazioko lerro bati buruz paralelo, uhin elektromagnetikoetan bi eremuek elkarzutak izan behar baitute beti. Uhin elektromagnetikoak ikertzeko, aski da beraz bi eremuetatik bat aztertzea. Eremu elektrikoa aukeratzen da normalean, detektagailu gehienek, giza begiak ere bai, hobeto sumatzen baitute E B baino.

Zeharkako uhinak zirkuluan edo elipsean ere egon daitezke polarizatuta. Zirkuluan edo elipsean polarizatuta dauden uhin elektromagnetikoetan, eremu elektrikoa biraka aritzen da zirkulu bat edo elipse bat eginez. Adibidez, x norabidean hedatzen ari den uhinean, honela adierazten dira eremu elektrikoaren y eta z osagaiak:

 

eta

 

  eta   anplitudeak berdinak badira, uhina zirkuluan dago polarizatuta, polarizazioa eliptikoa izango da bestela.

Zeharkako uhinen polarizazio motak erraz ikus daitezke soketan sortzen diren uhin mekanikoen bidez. Soka luze baten muturra lerro batean zehar gora eta behera mugituz gero, sortzen diren uhinak lerroan egongo dira polarizaturik, eta sokaren elementu bakoitza lerro batean barrena ariko da dardaraka. Bestalde, sokaren muturra lastertasun konstantez zirkulu bat eginez mugituz gero, zirkuluan polarizaturiko uhina sokan barrena hedatuko da, eta sokaren elementu bakoitzak zirkulu bat egingo du. Era berean, soka hori ibilbide eliptikoa eginez mugituz gero, sortzen den uhina elipsean polarizatuta egongo da.

Iturri bakar batek sortzen dituen uhin gehienak polarizaturik daude, adibidez, sokaren mutur baten dardarak sortzen dituen uhin mekanikoak, edo atomo bakarrak edo antena bakarrak sortzen dituen uhin elektromagnetikoak. Iturri askok sortzen dituzten uhinak, ordea, polarizatu gabe egoten dira. Esaterako, argi uhin arrunta bakoitzak bere aldetik eragiten duten milioika atomok sortua da. x ardatzean barrena hedatzen ari den argi uhinaren eremu elektrikoa y eta z osagaietan deskonposa daiteke aldi oro, baina osagai horien arteko   fase diferentzia zoriaren arabera aldatzen da, ez baitago inolako korrelaziorik atomoek sortzen duten eremu elektrikoen artean. Mota horretako argi uhina ez dago beraz polarizatuta.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu