Danubioren delta (errumanieraz: Delta Dunării) Europako ibai delta handiena eta hoberen kontserbatuena dagoena da. Dobruja (Errumania) eta Odes'ka oblasten (Ukraina) dago. 3446 km²ko azalera du.

Danubioren delta
Gizateriaren Ondare
Datu orokorrak
Garaiera2 m
MotaIbai delta
Azalera4.178 km²
Geografia
Map
Koordenatuak45°20′N 29°30′E / 45.33°N 29.5°E / 45.33; 29.5
Estatu burujabe Errumania
JudețTulcea konderria

Geografia

aldatu

Danubioren delta, biztanlerik gabeko padura eta aintzira eskualde bat da, zuhaitzek zeharkatuak. Urtero, Danubio ibaiak metaturiko lurrek, delta 40 metro hazarazten dute. Horregatik, oso egitura dinamikoa da.

Errumaniako Tulzea herritik gertu, Danubio ibaia, hiru adar nagusitan banatzen da, Itsaso Beltzera iritsi aurretik. Chilia, Sulina eta Sfântu Gheorghe (San Jurgi), baina kanal txikiago askok, kanaberadi, toki zingiratsu eta basoen eskualde batean bihurtzen dute, horietatik batzuk, udaberrian eta udazkenean urpean geratzen direnak.

Danubioren deltatik 44 kilometrora errekan gora, Sugeen Uhartea dago, gaur egun Ukrainarena dena baina Errumaniak erreklamatzen duena.

2004an, Ukrainak "Bistroe Kanal"eko lanak inauguratu zituen, Danubioren deltaren zati ukraniarra eta Itsaso Beltzaren arteko lotura nabigagarri bat erraztuko lukeena. Dena dela, Europar Batasunak, Ukrainari, lanekin ez jarraitzeko esan zion, deltako hezeguneek jasango zituzten kalte larriak zirela eta. Errumaniak, konprometituagoa deltaren babes eta kontserbazioarekin, Ukraina Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegira eraman nahi du.

 
Danubioren deltaren paisaia

Natura

aldatu

Deltak, bere barnean, 1.200 landare espezietik gora du, 320 hegazti espezie, baita ur gezako 3400 espezie ere, horien artean 110 arrain espezie, gaizkata bezala. Jada 1974an, deltaren erdia baino gehiago "nazioarteko garrantzizko toki zingiratsua" bezala izendatua izan zen eta Gizateriaren Ondare bezala Ramsarreko Hitzarmenagatik (ofizialki Nazioarteko Garrantzizko hezeguneei buruzko hitzarmena, bereziki, Uretako Hegaztien Habitat bezala). Gaur egun, Danubioren delta UNESCOren zerrendan sartua dago Biosferaren Erreserba bezala izendaturiko tokien artean, Danubioren deltaren Mugaz Haraindiko Biosferaren Erreserba izenarekin. Gutxi gora-behera, 2733 km² ditu erabat babestuak, 18 eremutan banatuak.

Munduko toki ezberdinetatik (Europa, Asia, Mediterraneo itsasoa, Afrika) milioika hegazti migratzaile habia egiteko joaten diren tokia da.

Landarediari dagokionez, kanaberadi eta lezkadiak nagusi dira, azaleraren %78a hartzen dutenak. Gainera, gatz zabaldiak eta erribera basoak ere badaude, euren uholdetzearen maiztasunaren arabera ezberdinduak, uneoro uholdeztatuak dauden sahastiekin, eta aldizkako uholdetzeko makaldiekin. Badaude basoak, Leteakoa bezala, oso nabarmenak direnak bere zuhaitzen adaburu asimetrikoengatik. Horien artean, haritzak, makalak, zumarrak eta lizarrak daude.

Duela 2.500 urte, Herodoto historialari greziarrak kontatzen zuenaren arabera, Danubio ibaia zazpi adarretan banatzen zen bere itsasoratzera iristerakoan.

Biztanleria

aldatu

Gutxi gora-behera, 15.000 pertsona bizi dira Danubioren deltan. Gehienak, arrantzatik bizi dira, horretarako, egurrez eginiko euren kayak tradizionalak erabiltzen dituztelarik. Horien artean, lipoboar elkarte bat dago Antzinako Errituko jarraitzaileen ondorengoak, Errusiatik 1772an irten zirenak jazarpen erlijiosoa eragozteko. Deltaren ukraniar zatian elkarte honek duen gunerik nagusiena Vikov da.

Historia

aldatu

Aro Modernoaren zatirik handienean, Danubioren delta Otomandar Inperioaren esku egon zen. Otomandarrak Balkanen kontrola galtzen joan ziren heinean, Austria-Hungariako Inperioa eta beste europar potentzia batzuk mugitu egin ziren, delta, beste otomandar lurralde batzuk bezala, Errusiak beregana ez zezan.

1856ko Parisko Itunak, Krimeako Gerrari amaiera jartzen ziona, nazioarteko batzorde batek (Danubioko Batzorde Europarra) delta kontrola zezala adierazi zuen. Batzorde horrek, aurrera eraman zituen lan batzuk deltan eta ibaiaren behealdeko zatian, horrela, Itsaso Beltzetik ibaira nabigatzea erraztuz.

Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren, Versaillesko Itunak (1919), nazioarteko batzordea berretsi zuen (beste bat, Danubioren goiko zatia kontrolatzeko ezarria izan zen aldi berean). Bigarren Mundu Gerran, Alemania naziak batzordeak ezeztatu zituen, ibaiaren ibilbide osoa 1940tik 1944 arte kontrolatu zuena.

Kanpo estekak

aldatu