Ireki menu nagusia

Cristina Pizarro Mingo, Chini ezizenaz ezaguna, (Madril, Espainia, 1989ko azaroaren 20a) madrildar futbolari profesionala da, erdilari jokatzen duena. Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen da. Realaren historian, Anoetan gola sartu duen emakumezkoen lehen jokalaria da. 2019/20 denboralditik, EDF Logroño futbol-taldean jokatzen du.[1]

Cristina Pizarro
Chini Pizarro en EDF Logroño.jpg
Bizitza
Izen osoa Cristina Pizarro Mingo
Jaiotza Madril1989ko azaroaren  20a (29 urte)
Herrialdea  Espainia
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Blue HEX-2C2E91 White triangle on White Red HEX-F03121 stripes.svg Club Atlético de Madrid2005-2009
Flag of None.svg Rayo Vallecano2009-2013
Flag of None.svg CE Sant Gabriel2013-2014
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad2014-2019
Flag of None.svg EDF Logroño2019-
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria
Kirol zenbakia 17
Pisua 53 kilogramo
Altuera 1,60 metro

BizitzaAldatu

Mutilekin futbolean jokatzen hasi zen El Bercialean (Getafe) taldean.[2]

Bere izenordea, "Chini", Atletico Madril garaitik dator. Honela izendatu zuten izen berdina zuen beste taldekide batetik bereizteko.[3]

Rayo Vallecanoko jokalaria zenean, bihotzeko anomalia bati aurre egin behar izan zion, ebakuntza terapeutika bidez.[4][5]

2019ko udan, Leganeseko Udalaren eskutik, Chini bere lehen futbol kanpusa aurkeztu zuen.[6]

Kirol ibilbideaAldatu

Zelaian beti ondo kokatuta dagoen jokalaria da eta pibote-lanak egiten ohi ditu.[7]

Atletico MadrilAldatu

2005ean Atletico Madrilen hasi zen bere ibilbide profesionala eta 4 denboraldi eman zituen, besteak beste, koltxoneroen taldeko lehen mailara igoeraren partaide izanik.[8]

Rayo VallecanoAldatu

2009an Rayo Vallecanoko taldeak fitxatu zuen eta epealdi hartan, bi liga jarraian (2009/10 eta 2010/11) eta 3 aldiz UEFAko emakumezkoen Txapeldunen Ligan parte hartu zuen.[9]

Sant GabrielAldatu

2013/14an, Ligan Sant Gabriel taldean eta Erreginaren Kopan Rayo Vallecanon jardun eta gero, 2014an Realak bere zelai-erdia sendotzeko fitxatu zuen.[10]

Real SociedadAldatu

Hasiera hasieratik agerian utzi zuen elitean zuen bere nolakotasuna. Denboraldia hasi berri zegoelarik, Realak Rayo Vallecanoren aurkako partidan, Chini ezkerreko hankako lotailu-haustura izan zuen, eta bolada luzean jokalekutik kanpo egon zen.[11][12]

Talde txuri urdinean hiru denboraldi jardun eta ostean, Realak bere kontratuan berritu zuen 2018/19ra arte.[13]

2008an, Realaren historian lehendabiziz antolatu zen emakumezkoen futbol-partida ofiziala Anoeta zelaian. Jardunaldi hartan , Realak 4 eta 1 galdu zuen Athletic Clubaren aurka. Txuri-urdinen gola “Chini” Pizarrok lortu zuen, Realaren historian, Anoetan gola sartu duen emakumezkoen lehen jokalari bilakatuz.[14][15][16]

2019an, talde donostiarrarekin bere lehenengo Erreginaren Kopa eskuratu zuen, Granadako Los Carmenes zelai berrian, 17.000 ikusleen aurrean.[17][18][19] Denboraldi horretan, taldeko hirugarren kapitaina izan zen, Sandra Ramajo eta Nahikari Garciaren atzetik.

EDF LogroñoAldatu

2018/19 denboraldiaren amaieran, Realak bere kontratu ez luzatzea erabaki zuen eta Chinik EDF Logroño taldera joan zen, Gerardo Garciaren gidaritzapean.[20]

TaldeakAldatu

Kirol lorpenakAldatu

Irudi galeriaAldatu

BideoakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)  Arnáiz, Daniel García (2019-07-12) «Cristina Pizarro, tercer fichaje del EDF para el próximo curso» nuevecuatrouno.com . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  2.   'Chini' Cristina Pizarro, Jugadora del EDF Logroño, declaraciones Pretemporada . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  3. (Gaztelaniaz)  Giovio, Eleonora (2019-05-10) «Chini Pizarro: “En la Real encontré una familia: me siento donostiarra”» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  4. (Gaztelaniaz)  AS, Diario (2013-10-21) «Chini, jugadora del Sant Gabriel, será operada del corazón» AS.com . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  5. (Gaztelaniaz)  Menayo, David; @david_menayo (2016-10-20) «Fútbol Femenino: Chini Pizarro vuelve a pasar por quirófano para tratar unos problemas de corazón» Marca.com . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  6. (Gaztelaniaz)  Digital, La Hora «La futbolista “Chini” Pizarro ha presentado el I Campus de Tecnificación de Fútbol en Leganés» La Hora Digital . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  7. (Gaztelaniaz)  «Ficha de Cristina Pizarro Mingo (Chini) perteneciente a Real Sociedad» www.realsociedad.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  8. (Gaztelaniaz)  «Chini Pizarro: "Jenni te puede meter un gol en una baldosa"» AS.com 2019-05-04 . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  9. (Gaztelaniaz)  Telemadrid (2011-05-08) «El Rayo, campeón de la Superliga femenina por tercera vez consecutiva» Telemadrid . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  10. (Katalanez)  «El cor del Sant Gabriel» www.diaridesantadria.com . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  11. (Gaztelaniaz)  VAVEL.com (2015-01-07) «Entrevista. Cristina Pizarro: "El apoyo de la gente está haciendo que todo sea más fácil"» VAVEL . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  12. (Gaztelaniaz)  «'Chini' Pizarro: 'Estar donde estamos es un premio'» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  13.   «La Real renueva a Pizarro y Mendoza» Mundo Deportivo 2017-06-15 . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  14. (Gaztelaniaz)  «El Athletic golea en Anoeta (1-4) a una Real copera para acabar tercero. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  15. (Gaztelaniaz)  «La Real Sociedad femenina cumple su objetivo de entrar en la Copa» Real Sociedad - El Diario Vasco 2018-05-14 . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  16. (Gaztelaniaz)  «Una cita para lograr el tercer triunfo en un derbi. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  17. (Gaztelaniaz)  ««Tenemos la sensación de haber cumplido un sueño, pero no podemos estancarnos»» Real Sociedad - El Diario Vasco 2019-05-14 . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  18.   «‘Chini’ Pizarro: “Me voy dolida por el trato final”» Mundo Deportivo 2019-05-30 . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  19.   «Erreginaren Kopa Beasainera iritsi da» Goierriko Hitza 2019-05-17 . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .
  20. (Gaztelaniaz)  «▷ Cristina Pizarro 'Chini' se pasa de Donostia a Logroño» Ellas.futbol 2019-07-12 . Noiz kontsultatua: 2019-08-24 .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cristina Pizarro