Casta Diva (kabatina)

Casta Diva aria-kabatina bat da, Vincenzo Bellini (1801-1835) siziliarraren Norma opera liriko tragikokoa; 1. agerraldiko 1. ekitaldiko lehen aria, hain zuzen; Felice Romaniren libreto baten araberakoa da, eta Alexandre Soumet-en Norma edo Haur hilketa izeneko tragedian oinarritua. Norma opera italiar bel canto erromantikoko opera ospetsuenetako bat da. [1]

Casta Diva (kabatina)
Jatorria
Argitaratze-data1831
IzenburuaCasta Diva, che inargenti… Ah! Bello a me ritorna
Ezaugarriak
Genero artistikoaopera
Hizkuntzaitaliera
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daNorma (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaVincenzo Bellini

Historia aldatu

 
Vincenzo Bellini (1801-1835) (Boloniako Musikaren Nazioarteko Museoa eta Liburutegia)
 
Vincenzo Belliniren 5000 lirako billete zaharra (1985etik 1996ra jaulkia), eta Casta Diva aria ageri dela billetearen atzealdean irudikatua: Norma apaiz druida, eta haritz sakratu batek, tenplu batek eta ilargiak eratutako dekorazioa

Carmine Galloneren 1935eko Casta Diva film biografikoaren arabera, Vincenzo Bellini konpositore prodijio gaztea maitemindu egin zen 1819an, Napoliko San Sebastian Musika Kontserbatorioan ikasten ari zela, Maddalena Foumarolirekin (haren piano ikaslea, eta hiriko epailearen alaba, Napoliko erregearen idazkari Luigi Tosiren emaztegai hitzemana). Hala, maisu lan hau (Medea greziar mitoan inspiratua) konposatu eta opatu zion hari. Maddalenak, berriz, bere senargaiari galdegin zion agintzeko ofizialki obra hori Vincenzori, erregeren urtemugarako. Kontzertuak gaitzeko arrakasta bildu zuen, eta Bellinik Maddalena eskatu zuen ezkontzeko, baina haren gurasoek ezezkoa eman zioten, ez zuten nahi alaba klabezin-jotzaile batekin ezkontzea. Madalena, baina, eritu eta goizik hil zen, bere senargaiarekiko ezkontza ahal bezainbat atzeratzen saiatu ondoren.

Orovesok, galiarren buruzagi druidak, galiar druidak eta gudariak bildu zituelarik oihaneko santutegi sakratu batean, Erromatar Inperioko inbaditzaileen kontrako gudualdi bat prestatzeko, haren alaba eta druida apaiz handi Normak (isilpean, erromatar prokontsul erromatar armadaren komandante Pollioneren amorantea zen, zeinarekin bi ume eduki baitzituen) apaiza eta galiar mitologiako jainkoen zantzuen interprete-iragarlea baitzen, eginkizun horietaz baliatu zen gudaldi hori eragozten entseatzeko, otoitz bakezale bat eginez eta mistikoki hel eginez Ilargi zilarreztatuaren jainkosari, eta harentzat moztuz mihura sakratuaren abar bat eskeintza moduan « Oi, jainkosa garbi zidarreztatzaile, zuhaitz sakratu hauek! Erakuts iezaguzu begitarte eder bat, lainorik eta estalkirik gabea! Ema itzazu bihotz kartsuak, eta kar bipila, barreia lurrean, otoi, zeruan agintari jarri duzun bake hori! » Pollione, orduan, Adalgisa galiar emakume apaizarekin maitemintzen da, eta bazterrera uzten ditu Norma eta bien arteko umeak. Amorante leial ohia berrekuratzeko entsegu alferrekoen ondotik, eta bien arteko ume biak hiltzeko asmoa izan ondoren aldi batez, Normak salatu egiten du bere amorante ohia santutegi sakratua bortxatu izanaz, eta dei egiten die galiarrei gudara, eta bere burua salatzen du amodio-harreman debekatu hartaz eta etsaiarekin elkar harturik traizio egin izanaz, eta biak kondenatzen dituzte jainkoentzat sakrifikaturik hiltzera, su txondor batean elkarrekin estekatu eta errez.

Bellinik opera hau Giuditta Pastarentzat konposatu zuen bereziki (garai hartako diva ospetsuenetako bat, zeinarekin maiteminduta baitzegoen). Hark interpretatu zuen mundu mailako estreinaldian Milanen, 1831ko abenduaren 26an. Casta Diva Italiako opera erromantikoko eta bel cantoko ariarik entzutetsuenetako bat da, eta errepertorio liriko osoko rol zailenetakoa eta zorrotzenetakoa du. Bi zatitan dago banatuta : aria eta cabaletta, biek ere arnasa luzea eskatzen dutela, eta bokalizazioaren zehaztasunean goi-goiko do-ra arteko iritsi behar duelarik sopranoak, hiru alditan. Mendebaldeko musika klasikoko historiako divarik handienek interpretatu izan dute geroztik, eta Maria Callasena da aipagarrienetakoa (zeinak Normaren sujeta jokatu baitzuen, Casta Diva zelarik aria ospetsuena « Bellinik niretzat konposatu zuen Norma» atsegin zuen esatea), baina orobat beste batzuena, hala nola Montserrat Caballé, Giulia Grisi, Lilli Lehmann, Claudia Muzio, Rosa Ponselle, Gina Cigna, Zinka Milanov, Anita Cerquetti, Joan Sutherland, Renata Scotto, Toti Dal Monte, Beverly Sills, Galina Vishnevskaïa, Cecilia Bartoli . . .

Hitzak aldatu

Casta Diva, che inargenti

queste sacre antiche piante,

a noi volgi il bel sembiante

senza nube e senza vel...

Tempra, o Diva,

tempra tu de’ cori ardenti

tempra ancora lo zelo audace,

spargi in terra quella pace

che regnar tu fai nel ciel...

Fine al rito: e il sacro bosco

Sia disgombro dai profani.

Quando il Nume irato e fosco,

Chiegga il sangue dei Romani,

Dal Druidico delubro

La mia voce tuonerà.

Cadrà; punirlo io posso.

(Ma, punirlo, il cor non sa.

Ah! bello a me ritorna

Del fido amor primiero;

E contro il mondo intiero...

Difesa a te sarò.






cabaletta

Ah! bello a me ritorna

Del raggio tuo sereno;

E vita nel tuo seno,

E patria e cielo avrò.

Ah, riedi ancora qual eri allora,

Quando il cor ti diedi allora,

Ah, riedi a me.)

Jainkosa Garbia, zilarreztatzen dituzuna

antzinako landare sakratu hauek,

itzul gugana zure begitarte ederra,

lainorik gabe, estalgirik gabe,

ema, ema itzazu, oi Jainkosa,

ema itzazu bihotz sutsu hauek,

ema ezazu berriz ere kar ausarta,

barreia lurrean bake hori,

zeruan agintari jarria zenuena.

Ken erritua, eta ken

oihan sakratutik profanoak.

Numen gaitzitu eta mutiriak

erromatarren odola galdegindakoan,

druiden santutegitik, nire ahotsa

burrunbatuko da.

Jaitsiko da, zeha niro

(baina bihotzak jakin ez zehatzen).

Oi, eder hori itzul nigana

lehen amodio leialetik,

eta mundu osoaren aitzi

izango natzaizu babes.

cabaletta

oI Eder hori, itzul enegana

zure oinaztargi baretik,

eta zure baitan bizia,

eta aberria eta zerua ukanen ditut,

Oi itzul zaitez berriro orduan zinen bezala,

bihotza eman nizun hartan bezala,

Oi itzul enegana.


Zineman aldatu

Casta Diva aria, bestalde, zinemako partitura askotan erabili izan da, besteak beste :

Telebistan aldatu

  • 1958 : Maria Callas- ek Pariseko Operan Eurovision-en kontzertu batean interpretatu zuen, Parisko Orchestre-ak lagunduta Georges Sébastian-en zuzendaritzapean [3] .
  • 2016 : Mr. Robot (telesaila), Sam Esmail-ena (serieko 3. atala Casta Divaren atzeko planoan amaitzen da).

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu