Druida
Druida baten marrazkia
Antzina Europako mendebaldea druiden lurraldea zen
Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak
Mota izaki mitologikoa
Mitologia zelta mitologia
Lekua Irlanda

Druida zelta mitologiako apaiz edo erlijio-gizontzat aurkeztu izan dute, baina haren rolak ezaugarri gehiago zituen. Druidek gizarte maila independentea osatzen zuten, maila intelektuala. Hala ere, eginkizun erlijiosoekin batera beste batzuk zituzten, adibidez bardo, sendagile, astronomo, filosofo eta azti ere baziren.

Hala eta guztiz, druiden hiru eginkizun ezberdindu daitezke, nahiz eta banaketa hau ez izan beti oso zehatza eta zenbait autore oso eszeptiko agertu (T. D. Kendrick):

  • "Druidak", gudaren artea irakasten zuten eta ahalmen magikoak zituzten.
  • "Baird"-ak edo bardoak, ahozko ohituren arduradunak ziren
  • "Filidh"-ak edo etorkizuna aurresaten zuten igarleak.
2 druiden irudikapena


Druida Zeltiarren (zeltiar kulturen bukaera arte, Erdi Aroaren hasierarekin bat eman zen) eta gaur egungo druiden arteko ezberdintasuna aipatu beharra dago. Lehenengoak testigantza idatzirik gabe desagertu ziren. Azkenak, Aro Modernoaren kontzeptuen arabera Gales eta Irlandan garatu ziren eta ohiturak gaur egungo ideia, nazionalismoa eta erromantizismoarekin batzen dituzte.

Etimologia aldatu

"Druida" hitzaren jatorria oso eztabaidatua dago. O'Hogain doktorearen ustez, hitza "jakindurian aberatsa" zeltiar hitzetik omen dator, beste batzuek ordea drus-etik eratorria dela onartzen dute, "haritz" zuhaitzaren zeltiar hitza. Amaitzeko beste teoria batek dru (kontuduna, sakonki) eta uid (jakintza) hitzak elkarren artean erlazionatzen ditu.

Ikus, gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu