Ireki menu nagusia

Joseba Agirreazkuenaga

historialaria

Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga (Bilbo, Bizkaia, 1953ko otsailaren 27a) ikertzailea eta historialaria da. Euskal Herrian dauden historialari nagusienetakoa da. Espezialista da hainbat gaitan, besteak beste: Erregimen Zaharraren krisia, foruak eta autogobernu politikoa kontzertu ekonomikoa eta sistema fiskala, eta Bilboko eta Euskal Herriko gizarte-mugimenduak.[1][2]

Joseba Agirreazkuenaga
Agirreazkuenaga1983UEU.jpg
1984an Iruñean UEUn hitzaldi bat ematen.
(Argazkia: UEU, Laura Mintegi,1984)
Bizitza
Jaiotza Bilbo1953ko otsailaren 27a (66 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Nevadako Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Julio Caro Baroja
Doktorego ikaslea(k) Julio Caro Baroja
Jarduerak
Jarduerak ikertzailea eta historialaria
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Kidetza Udako Euskal Unibertsitatea
Eusko Ikaskuntza

BiografiaAldatu

Filosofia eta Letretan lizentziatu zen 1976an Deustuko Unibertsitatean, Geografia eta Historia atalean. Lehen ikerketa-saioa, Busturiako etnografiari buruzkoa, 1972an abiarazi zuen Jose Migel Barandiaranen zuzendaritzapean. Doktoregoa eskuratu aurreko bekaduna izan zen Comité Conjunto Hispano Americanoaren programan (Nevadako eta Deustuko Unibertsitateetan). Eta 1985ean Historian doktore egin zen, Julio Caro Baroja tesi-zuzendari zuela.

1980. urteaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. 1995ean katedra lortu zuen. UPV-EHUkohainbat batzorde estatutariotako kide izan da: Euskara Batzordea (1994-1999) eta Ikerketa Batzordea (kide hautetsia, 2005-2017).

Oxfordeko Unibertsitateko Saint Anthony College ikastetxean "Basque Visiting Fellow" izan zen (1989-1990), bai eta Florentziako Europar Unibertsitatean Institutuan ere (1993).

Kontzertu Ekonomikoaren Dokumentazio Zentroko zuzendaria izan zen 2007an.[3]

Historiako ikertzaileaAldatu

Gaur Egungo Historiako arloan aritzen da ikerkuntzan. Ikertzaile buru izan da Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean eta EHUren hainbat proiektutan.

Bere ikerketa-eremu gogokoenak honakoak izan dira: biografia eta prosopografia, erregimen zaharraren krisia, iraultza liberalak, soziabilitate kulturala, antolaketa eta kudeaketa politiko-administratiboak, parlamentu-batzarrak, eguneroko bizitza, eta ahozko historia.[2][4]

PROSOPARLAM ikerketa taldeko ikertzaile nagusia da. Biography & Parliament ere deitua eta 1989an sortu zena. 1926an Genevan sortu zen International Committee of Historical Sciences (ICHS) batzordeko kidea da ikerketa talde hori eta 1936an sortu zen International Commission for the History of Representative and Parliamentary Institutions batzordean parte hartzen du 1992az geroztik. 2010tik baita European Information and Research Network on Parliamentary History sarean ere.[5]

Egun, Bilboko Udaleko Biblioteca Bidebarrieta Kulturgunea biziberritzeko egitasmoa kudeatzen du, eta Bidebarrieta. Anuario de ciencias sociales y humanidades de Bilbao aldizkariaren zuzendaria da. Halaber, hainbat zientzia-aldizkaritako idazketa-batzordekidea da: Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, Vasconia, Eusko Ikaskuntzako Historia Koadernoak (Donostia), Ernaroa (Bilbo), Historia, Antropología y Fuente Oral (Bartzelona).

20 baino gehiago dira Agirreazkuenagak zuzendu dituen tesiak.

Ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu Oxfordeko Unibertsitatean, Xalapako Unibertsitatean (Veracruz), Brasiliako Unibertsitatean, Erromako La Sapienza Unibertsitatean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Nafarroako Unibertsitatean, Sevillako Unibertsitatean eta Nevadako Unibertsitatean.[3]

Eusko Ikaskuntzako kideaAldatu

1985-1992 bitarteko urteetan Eusko Ikaskuntzako Historia eta Geografia Saileko lehendakaria izan zen, baita erakunde horren Bizkaiko lehendakariordea ere, 1991tik 1997ra. Jose Migel Barandiaran hil ondoren, lehendakariordea zenez, lehendakaritza kolegiatuan esku hartu zuen. Jakitez graduazio ondoko ikastaroaren zuzendaria da eta Mediatekako zuzendaritza-batzordearen kide. Eusko Ikaskuntzako Presidentea izan zen 1992an, eta Eusko Ikaskuntzaren XII Kongresuko burua.

1996tik 2001era bitarte urtero antolatu zuen 250 orduko "Euskal ikasketak eta kultura zientifikorako sustapena" espezializazio-titulua UPV/EHUrekin batera (Especialista universitario en estudios vascos y estímulo de la cultura científica).

Asmoz ta Jakitez agerkariaren sortzailea eta lehen zuzendaria izan zen. Bilboko Historiari buruzko 21 sinposiotan antolatzaile eta eragile izan da.

Udako Euskal Unibertsitateko kideaAldatu

UEUko kide historikoa da eta etengabe parte hartu du ia-ia sorreratik historia sailean. UEUren lehenengo ikastaroa 1973. urtean izan bazen, hurrengo urtean bertan, 1974an, eman zuen bere lehenengo hitzaldia Agirreazkuenagak. Urteetan zehar historia saileko 42 hitzaldi hauek eman ditu udako ikastaroetan UEUren eskutik:[6]

  • Euskararen ofizialtasuna eta iraupena Zuzenbidearen ikuspegitik (2008)
  • Euskal historiografiaren ardatz eta arazoak (2000)
  • Azken hogeita hamar urteotako euskal historiografiaren nondik-norakoak (XIX-XX) (1999)
  • Gerra eta bakea Euskal Herrian: Karlistaden garaia (1997)
  • XIX. eta XX.mendeko hezkuntz eta kultur-erakundeak Euskal Herrian: Oñatiko... (1996)
  • Hezkuntza (Eskola), Estatu-nazioen sorrera, bilakaera eta Estatu-Imperium egituraketa (1995)
  • Europa, lehen Internazionala eta bere garaia (1992)
  • Politikagintza zaharraren amaiera eta alderdi politikoen sorrera Euskal Herrian (1991)
  • Iraultza burgesaren historiografia Euskal Herrian (1989)
  • 1936.eko Guda Zibilaren eragina herririk herri (1988)
  • Nekazaritza eskolak XIX.mendean (1987)
  • XIX. mendeko bandolerismoaz: Patakon, gaizkile onaren adierazpena (1986)
  • Iraultza liberal-burgesa Europan eta Euskal Herrian: zenbait gogoeta XIX... (1985)
  • Euskal gizarte eta ekonomi egiturak XIX. menderdian Bizkaian (1984)
  • Lehen Internazionala eta bere garaia (1992)
  • Politikagintza zaharraren amaiera eta alderdi politikoen sorrera Euskal Herrian (1991)
  • Iraultza burgesaren historiografia Euskal Herrian (1989)
  • 1936.eko Guda Zibilaren eragina herririk herri (1988)
  • Nekazaritza eskolak XIX.mendean (1987)
  • XIX. mendeko bandolerismoaz: Patakon, gaizkile onaren adierazpena (1986)
  • Iraultza liberal-burgesa Europan eta Euskal Herrian: zenbait gogoeta XIX... (1985)
  • Euskal gizarte eta ekonomi egiturak XIX. menderdian Bizkaian (1984)
  • Lehen Internazionala eta bere garaia (1992)
  • Politikagintza zaharraren amaiera eta alderdi politikoen sorrera Euskal Herrian (1991)
  • Iraultza burgesaren historiografia Euskal Herrian (1989)
  • 1936.eko Guda Zibilaren eragina herririk herri (1988)
  • Nekazaritza eskolak XIX.mendean (1987)
  • XIX. mendeko bandolerismoaz: Patakon, gaizkile onaren adierazpena (1986)
  • Iraultza liberal-burgesa Europan eta Euskal Herrian: zenbait gogoeta XIX... (1985)
  • Euskal gizarte eta ekonomi egiturak XIX. menderdian Bizkaian (1984)
  • Protoindustrializaziotik iraultza industrialaren abiada lortu ezinik (1789-1880) (1994)
  • Nazionalismoaren sorrera eta bilakaera XIX. eta XX. mendeetan, eta...Hego Euskal Herriko liberalen portaera ideologiko politikoak eta Foruen Sistema (1984)
  • Bizkaiko errepidegintzari buruzko zehaztasunak (1982)
  • Euskal Herriko langileriaren historia: Lehen Internazionalaren antolakundea (1982)
  • Giza-Zientzietako metodologia irakasle eskoletan, Agustin Azkarate Garay-Olaun, Rafael Lopez Atxurra, Iñaki Mendiguren Bereziartu (1981)
  • BUP-erako textu eta ariketak, gaiak, Agustin Azkarate Garay-Olaun, Jazinto Fernandez Setien, Joseba Intxausti Rekondo (1980)
  • Deusto eta Donostiako E.K.M.koen arteko elkar hizketa. Oinharri bibliografikoa (1976)
  • Historiografia. Historia kulturalistak. Zientifikotasuna (1976)
  • Hizkuntza eta kohesio soziala (1974)
  • Interpretazio lanak eta teoriak (1974)

ArgitalpenakAldatu

Besteak beste, liburu eta argitalpen hauen egilea da:

  • Euskal Herriaren historiaz I. (1985) Rafael Lopez Atxurra-rekin.[7]
  • Vizcaya en el siglo XIX: las finanzas públicas de un Estado emergente (1987)
  • Gerra eta bakea Euskal Herrian. Politikagintza lege zaharraren krisialdian (1993)[8]
  • Iraultza industriala abiatu ezinik (1789-1876) (1993)[9]
  • Euskal gizartean barrena euskaltzaletasun politikoaren sorrera garaian: zaldunak, matxinoak, enpresariak, langileen eraketa (1789-1876) (1995)
  • Manu Ziarsolo, Abeletxe: (1902-1987) 1998[10]
  • Diccionario biográfico de Diputados generales de Álava (2003; egilekidea)
  • Historia de Euskal Herria (2005, Lur, sei liburuki; koordinatzailea)
  • Diccionario biográfico de Parlamentarios de Vasconia. 1876-1939 (2007, hiru liburuki; zuzendarikidea)
  • Diccionario biográfico de los alcaldes de Bilbao y gestión municipal durante la dictadura franquista (1937-1979) (2008, zuzendarikidea)
  • Diccionario Biográfico de los Parlamentarios Españoles. Cortes de Cadiz. (1810-1814) (2010, hiru liburuki; zuzendarikidea)
  • Barne-muinetako Sabin Arana Goiri. Gutunak I (1876-1903) (2010; arduraduna)[11]
  • Euskal herritarron burujabetza. 1793-1919 Autogobernu auziaren bilakaeraz (2012; egilea)[12][13]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 96 lan bildu dira. Horien artean 29 hitzaldi eta 45 artikulu.[6]

Sariak eta errekonozimenduakAldatu

  • 2015: Nazioarteko Zientzia Historikoen erakundeko Presidentea, Londresen aukeratua (International Commission for the History of Representative and Parliamentary Institutions).
  • 2014: William A. Douglass Distinguished Visiting Scholar for 2013-2014. Center for Basque Studies. University of Nevada, Reno.
  • 2011: Bilboko Udalaren Miguel de Unamuno Saria. Euskal Herritarren burujabetza politikoaren auzia mundu berriaren zurrunbiloan saiakeragatik.
  • 2010: Europako parlamentuen historiarako ikerketa sarearen kidea (EuParl) 2010.ean onartua.
  • 2007: Euskoiker Fundazioaren Ikerketa saria IX. edizioan giza zientzien arloan. FUNDACION EUSKOIKER- Investigación Universidad Empresa-Jakintza lanezko ikerkuntza. (3 Diputazioak, Merkatal Ganbara, UPV-EHU).
  • 1999: Nazioarteko Zientzia Historikoen erakundeko Presidenteordea. 2015an presidentea bihurtuko zen.
  • 1986: Enkarterrietako historiaren saria. Galdamesko udala.
  • 1981: Resurrección Maria Azkue saria euskarazko ikerlanetarako. Bilboko Aurrezki Kutxa (Bizkaiko errepidegintza: Hazkunde ekonomikorako azpiegitura lanak, 1818-1876)

ErreferentziakAldatu

  1. «LARRUN. EUSKAL IKUSPEGI OROKORRAREN ERRONKA» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-04-07.
  2. a b «Agirreazkuenaga Zigorraga, Joseba - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-30.
  3. a b «PROSOPARLAM Joseba-Agirreazkuenaga» www.prosoparlam.org . Noiz kontsultatua: 2019-03-30.
  4. «Europartzearen aldeko Parlamentua eta gobernaera (Joseba Agirreazkuenaga)» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-04-07.
  5. «PROSOPARLAM Euskal Herriko Unibertsitatea/ Universidad del Pais Vasco» www.prosoparlam.org . Noiz kontsultatua: 2019-03-29.
  6. a b Joseba Agirreazkuenaga Zigorragaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (90 produktu).
  7. Atxurra, Rafael Lopez; Zigorraga, Joseba Agirreazkuenaga (1985) Euskal Herriaren historiaz I UPV/EHU arg ISBN 9788475850221 . Noiz kontsultatua: 2019-03-29.
  8. Agirreazkuenaga, Joseba (1993) Gerra eta bakea euskal herrian : politikagintza lege zaharraren krisialdian Gaiak ISBN 8487203434 PMC 434341458 . Noiz kontsultatua: 2019-03-29.
  9. Agirreazkuenaga, Joseba (1993) Iraultza industriala abiatu ezinik : euskal herriko ekonomiaren gorabeherak lege zaharraren kinkan (1778-1880) Gaiak ISBN 8487203442 PMC 434439772 . Noiz kontsultatua: 2019-03-29.
  10. Agirreazkuenaga Zigorraga, Joseba (1998) Manu Ziarsolo, Abeletxe: (1902-1987) BIDEGILEAK ISBN 9788445713075 . Noiz kontsultatua: 2019-03-29.
  11. Agirreazkuenaga, Joseba (2010) Barne-muinetako Sabin Arana Goiri gutunak I (1876-1903) (1. argit. argitaraldia) Utriusque Vasconiae ISBN 9788493832926 PMC 828280226 . Noiz kontsultatua: 2019-03-29.
  12. Agirreazkuenaga, Joseba (2012) Euskal herritarren burujabetza : euskal herritarren autogobernu auziaren bilakaeraz (1793-1919) : foruen bidezko erakundetzetik Autonomia Estatutura Alberdania ISBN 9788498683561 PMC 828304444 . Noiz kontsultatua: 2019-03-29.
  13. Apaolaza Avila, Urko (2012-10-14) «Foruzaletasunaren abaroan» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-04-07.

Kanpo-loturakAldatu