Andra Maria eliza (Busturia)

eraikitako euskal ondare nabaria Busturian

Andra Maria Busturiko Axpe auzoan dagoen eliza da.

Andra Maria eliza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Andra Maria eliza eta Busturiko udaletxea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBusturia
Koordenatuak43°22′57″N 2°42′01″W / 43.38251°N 2.7004°W / 43.38251; -2.7004
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Izenaren jatorriaMaria
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloagotiko berantiarra
pizkundetar arkitektura
arkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea15

Historia

aldatu

1051. urtean, orduko Bizkaiko jauna zen Eneko Lopez Harokoak Arabako gotzainari Axpeko Andra Mariaren monasterioa eta bere ondasunak, egun eliza dena, eman zizkion. Tartean gertuko dorretxea zegoen.

Bere kaliza, eskuizkribu eta margolan batzuk Bilboko Guggenheim museoak erakutsi zituen.

1995eko urriaren 17an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Deskribapena

aldatu

Beranduko gotikoaren estiloko eliza da, nabe bat du; nabearen burua planoa da eta alboko kapera bat du, oinean gora ateratzen dena. Harri oso sendoz eraikia da eta espazio-antolaera xumea da. Barruko aldetik, nerbio zuzeneko gangadun hiru zatiz estalirik dago eta, buruhorman, trazeriako argizulo bat dago. Kanpo aldeko estalkia, zurezko habeen bidezko armaduraren gainean bi isuraldeko teilatua du. Hormak, harlanduz eginak dira eta kanpoko euskarriak, ertzetan kokatutako lau kontrahorma dira eta barne aldekoak, alboko hormei erantsitako lau kolomaerdi dira, bi presbiterioko anguluetan daudenak eta beste bi mentsulen gainean, koruan. Kapera Ebangelioaren aldean dago, bere estalkia ere gurutze-gangakoa da baina bere altuera elizarena baino txikiagoa da. Korua elizaren oinean dago eta mentsulen gainean dagoen eta oso beheratutako arku batek eusten dion gurutze-ganga baten gainean eraikia da. Dorrea Epistolaren aldean dago eta ez da oinetik gora ateratzen. Teilatuaren altuera dauka eta bere kanpandegia ateratzen da gorago. Elizak bi atari ditu, bat, txikia eta xumea, oinean dagoena, ojiba-arkua eta dobelak ditu eta bestea, nagusiena da eta alboan dago, Epistolaren aldean. Sarrera nagusia, eraldatutako pilareen arteko beheratutako bi pasabidekoa da eta taiuera interesgarria du eta eskulturazko apaindura garrantzitsua. Arku konopial batek beste batzuk ditu bere azpian, guztiak beheratuak. Tinpanoan, kalbarioa dago. Beheko aldean bi arku eskartzano ditu eta horiek formatzen dute ataria; mainela, moldura biribil batzuez osatutako pilastra bat da eta identifikatzeko zaila den santu baten irudia dago bertan. Sarrera guztia, bi kolomatxo altuz inguratua dago eta frondazko landare-apaindura dute eta konopiaren bi alboetan bi medailoi daude. Elizak bao gutxi ditu. Bi arrosetoi, bata buruan eta bestea oinean; beste bi alboetan eta bi leihate ojibal, horiek ere alboetan, atzeko aldean. Beraz, barne aldeko argiztapena oso urria da.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa