Burgue-Erango-Erreiti
Burgue-Erango-Erreiti[a] Euskal Herriko udalerri konposatu zahar bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Agaramont eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 46,1 kilometrora. Altuera 12 eta 166 metro artekoa da, eta 16,77 km²-ko azalera hartzen du.
Burgue-Erango-Erreiti | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Agaramont | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | Bergouey-Arancou-Viellenave | ||
Posta kodea | 64270 | ||
INSEE kodea | 64113 | ||
Herritarra | burguetar, erangoar, erreitiar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°25′26″N 1°03′19″W / 43.4239°N 1.0553°W | ||
Azalera | 16,77 km2 | ||
Garaiera | 12-166 metro | ||
Distantzia | 46,1 km (Donibane Garazitik) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1973ko urtarrilaren 1a | ||
Desegitea | 1977ko azaroaren 15a |
Udalerria Burgue (herriko etxea dagoen tokian), Erango eta Erreiti herrietako lurrek osatzen dute. 1973ko urtarrilaren 1an sortu zen, aurreko hiru udalak desagertu zirenean, eta 1977ko azaroaren 15ean desegin zen, Erango eta Burgue-Erreiti udalerrietan banandu zenean.
Bertako biztanleak burguetarrak, erangoarrak eta erreitiarrak ziren.
Izena
aldatuBurgue-Erango-Erreiti beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Bergoue-Arancou-Viellenave
- nafar erromantzez edo aragoieraz: Bergui-Arancón-Villanueva
- okzitanieraz: Bergüei, Aranco e Vièlanava edo Vergüei, Aranco e Vièlanava
Etimologia
aldatuUdalerriaren izena osatzen duten herrien izenek osatzen dute, hau da, Burgue, Erango eta Erreiti, gidoi batez elkartuta. Hiriburua den herria, Burgue, da lehena. Frantsesezko Erreiti (Viellenave-sur-Bidouze) izenaren luzera dela eta, izen konposatua erabiltzen denean bakarrik murriztu da Viellenave partera, nahiz eta bakarrik dagoen herria izendatzeko forma osoa erabiltzen den frantsesez antzeko izenak dituzten beste herrietatik bereizteko. Prozesu hori gainerako hizkuntza erromantzeek errepikatu dute asimilazioz, okzitanieraz izan ezik, hizkuntza horretan koordinazioaren uztarketekin tradiziozko lotura mantentzen baita.
Historia
aldatu1973ko urtarrilaren 1ean Bidaxuneko kantonamenduko Burgue, Erango eta Erreiti antzinako udalerriak batu eta Burgue-Erango-Erreiti udalerria sortu zuten.
1977ko azaroaren 15ean udalerria desegin zen:
- Erango, berriro udalerri independente bihurtu zen
- Burgue eta Erreiti antzinako udalerriak elkarrekin jarraitu eta Burgue-Erreiti izeneko udalerri berria sortu zuten.