Celebesko itsasoa
Celebesko itsasoa[1] (filipineraz: Dagat Selebes) edo Sulawesiko itsasoa[1] (indonesieraz: Laut Sulawesi) Ozeano Barearen mendebaldeko itsasoa da, Filipina uharteen, Borneoren eta Sulawesiren artean dagoena.[2]
Celebesko itsasoa Sulawesiko itsasoa | |
---|---|
![]() | |
Ozeanoa | Ozeano Barea |
Eskualdea | Indonesia Malaysia Filipinak |
Kontinentea | Hego-ekialdeko Asia |
Koordenatuak | 3°N 122°E / 3°N 122°E3°N 122°E / 3°N 122°E |
Azalera | 280.000 kilometro koadro |
Sakonera | gehiena: 6.200 metro |
GeografiaAldatu
Iparraldean Sulu uhartedia du, Suluko itsasoan, eta Mindanao uhartea, Filipinetan, ekialdean Sangihe uharteak, hegoaldean Sulawesi eta mendebaldean Borneo. Oso itsaso sakona da (6.200 metro). 280.000 kilometro koadroko eremua hartzen du guztira.
ItsaslapurretaAldatu
Celebesko itsasoaren itzala bere faunaren aldaki handiei baino piratei zor zaie, hauek bai itsasontzi txikiak bai zamaontziak erasotzen baitituzte.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.