Mahakam (indonesieraz: Sungai Mahakam) Indonesiako ibaia da, Ekialdeko Kalimantan probintziako garrantzitsuena. Borneoko erdialdeko mendigunean du iturria, eta Makassar itsasartera isurtzen da, delta zabala eratuz. 980 kilometro luze da eta 77.100 kilometro koadroko arroa drainatzen du. Samarinda da ibai ertzeko hiri nagusia, ahotik 48 kilometrora dagoena[1].

Mahakam
Mahakam at Samarinda.jpg
Datu orokorrak
Luzera 920 km
Geografia
Koordenatuak 0° 35′ S, 117° 17′ E / 0.58°S,117.28°E / -0.58; 117.28Koordenatuak: 0° 35′ S, 117° 17′ E / 0.58°S,117.28°E / -0.58; 117.28
Estatu burujabea Indonesia
Estatu burujabe Indonesia
Indonesiaren banaketa administratiboa Ekialdeko Kalimantan
Hidrografia
Arroaren azalera 80.000 km²
Ur-emaria 300 m³/s
Bokalea Makassar itsasartea

ErreferentziakAldatu

  1. Mahakam River. global.britannica.com Noiz kontsultatua: 2016-9-27.

Kanpo estekakAldatu