Suluko itsasoa

itsaso

Suluko itsasoa[1] Malaysiako artxipelagoko barne-itsasoetako bat da, Ozeano Barearen zati den itsaso handi bat. 348.000 km² inguruko azalera du.

Suluko itsasoa
Datu orokorrak
Motaitsaso
Azalera348.000 km²
Sakonera1.000 m
5.576 m
Geografia
Map
Koordenatuak8°N 120°E / 8°N 120°E / 8; 120
Honen parte daOzeano Barea
Hidrografia
Betebidea

Filipinen eta Malaysiaren artean dago, eta bi herrialde horien artean banatzen dute Suluko itsasoko uren eta kostaldeen administrazioa. Politikoki, 400 uharte baino gehiago ditu Suluko probintziak, baina ez da ia inor bizi.

Suluko itsasoak muga hauek ditu: ipar-ekialdean, Palawan uhartea dago —zeinak Hego Txinako itsasotik bereizten baitu—, hego-ekialdean, Sulu artxipelagoa, hego-mendebaldean, Borneo uhartea, eta, ipar-ekialdean, Bisayak uhartedia.

Suluko itsasoan dago Tubbataha Uharriaren itsas parke nazionala, koralezko uharri-atoloia. Gizateriaren ondare izendatu zuen Unescok 1993an, eta 968 km² ditu.

Montzoiek baldintzatzen dute Suluko itsasoko klima, hego-ekialdeko montzoiak (ekainetik urrira) eta ipar-ekialdekoak (abendutik ekainera).

Urteko batez besteko tenperatura 26-27 °C da. Otsaila izan ohi da hilabete hotzena; maiatzetik abuzturako tartea, berriz, beroena —hezetasun erlatiboa % 86 izan ohi da—.

Urtarriletik apirilera arte irauten du urte-sasoi lehorrak, eta 7-9 milimetro euri izan ohi da garai horretako hileko batez besteko prezipitazioa.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak

aldatu