Kalbariomendi

Lapurdiko mendia

Kalbariomendi, Kalbario edota Galbario Lapurdiko mendi bat da. Urruña udalerriko lursailetan dago, Nafarroako eta Gipuzkoako mugatik gertu. Mendi honetara igotzeko ohiko abiapuntua Biriatu udalerria da (50 min.). Inguruan Xoldokogaina (573 m.) eta Manddale (486 m.) mendiak ditu, garaiagoak direnak.

Kalbariomendi (Lapurdi)
Datu orokorrak
Garaiera290 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°20′15″N 1°43′07″W / 43.337599°N 1.71869°W / 43.337599; -1.71869
MendikateaManddale-Xoldokogainako mendilerroa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
BarrutiBaionako barrutia
KantonamenduHendaiako kantonamendua
Frantziako udalerriUrruña
Mendizaletasuna
Ohiko bideaBiriatu (50 min.)
LuberriLuberri

Bizkaiko golkotik hasi eta Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriko mugari jarraitzen dion mendi-katean dago, Pirinioetako hasieran.

Mendi honen iparraldeko magalean Untsin erreka dago eta bere ibilbidearen amaieran urak Donibane Lohizuneko badian itsasoratzen ditu.

Larretxeko Borda etxe multzoa beherago dago, ez urrun. Hortik doa Biriatura, Perdrixko gandor baxuenaren azpitik pasatzen den bide bat.[1]

Kalbarioko kapera aldatu

 
Kalbarioko kaperako historia

Gailurrean Kalbarioko ermita dago. Eraikin horren historia azaltzen du bertan jarrita dagoen orritxo batek: «Kalbarioa deitzen dugun mendi-kaskoan, aspaldiko urteetan ez zen deus ageri, salbu elorri arbola txiki bat, nonahitik ageri zena. Baina lehengo istorioen eta gertakarien paper zaharretan miaturik, Erlandebaitako Fourcade jaunak bazekien lehenagoko denboretan bazela Kalbario mendi gainean kapera txiki bat, eta han bizi izan zela ermitau edo apez bat: bakar-bakarrik bizi zena gain horretan, bertzeentzat otoitzean. Gero, espainolekin izan ziren gerletan, kapera hori izan zen suntsitua, eta, doi-doia duela urte pare bat, gain hartan ez zen kaperaren arrastorik ere ageri, salbu lur pilo bat. Fourcade jaunak buruan harturik lur pilo horren miatzea, han kausitu zituzten lehenengo kaperaren murru zimendu guztiak, eta zolako harri-lauzak, bai eta aldarearen parte bat, oraino ikus eta ezagutu daitekeena. Kaperaren berriz eraikitzeko, egin zuten batasun bat, eta lanari lotu eta lana bururatu. Lehenengo kapera baino txikiago egin dute oraingoa, baina lehengo harri zahar berekin. Segur egin dute lan ederrik Pierre Arbizuk hargin lanean eta Zokoako Jean Derinek zurgin lanean. Kaperaren saihetsean landatu dute zortzi metro gorako gurutze eder bat, haitzezko habe latz zahar ederrez egina».[1]

Galeria aldatu

 
Biriatutik Kalbariomendirako ibilbidea Berria, Mikel Arrizabalaga, 2020.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Arrizabalaga, Mikel. «Kalbarioko kapera» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
  2. Arrizabalaga, Mikel. «Kalbarioko kapera» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).

Kanpo estekak aldatu